Skip links

Plena inclusiónek familiei eskaintzen die 2018. urtea

Aurten Plena inclusiónek familien urtea ospatzen du.

Horrela, familien eskubidea errebindikatu nahi da,

eta egiten duten guztia aitortu.

Hori dela eta, Plena inclusiónek ekintza asko antolatu ditu.

Jardunaldiak, azterlanak, bilerak, errebindikaziorako ekitaldi bat

eta Topaketa bat egingo dira.

Familiak oso garrantzitsuak dira Plena inclusiónen.

2018an, gu parte garen Plena inclusión elkarte mugimenduak,  familien urtea ospatzen du, “Familia bakoitzak du garrantzia” goiburupean.Ospakizun horren helburuak hauek dira: familiek betetzen duten lekua aintzatestea, elkarteetan duten partaidetza sustatzea, euren egoerei ikusgaitasuna ematea eta beraien eskubideak errebindikatzea.

Esparru horretan, zenbait ekintza egitea aurreikusten da, horien artean errebindikazio ekitaldi bat eta zenbait jardunaldi, bilera eta azterlan. Urteari amaiera emateko, Senideen Estatu mailako Topaketa egingo da 2018ko urriaren 19an eta 20an.

Familietan oinarritzen den gure elkarte mugimenduak 50 urte baino gehiago daramatza adimen urritasuna duten pertsonen eta euren familien eskubideen eta bizitza kalitatea hobetzearen alde lanean.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content