Skip links

FEVAS eta Euskadiko Orkestra, 15 urteko lankidetza, inklusioa oinarri hartuta

FEVAS eta Euskadiko Orkestra, 15 urteko lankidetza, inklusioa oinarri hartuta

2009tik FEVAS eta Euskadiko Orkestra
elkarlanean ari dira
adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia
eta autismoa duten pertsonei musika hurbiltzeko.
Lankidetza horren helburua desgaitasuna duten pertsonen
inklusioan eta eskubideetan aurrera egitea da.

Lankidetzako 15 urte hauetan
FEVASek eta Euskadiko Orkestrak
hainbat jarduera antolatu dituzte.
Adibidez, musika-tailerrak.
Desgaitasunen bat duten pertsonei
euskal orkestraren kontzertuetara
joateko aukera ere eman diete.

Lankidetza hori hasi zenetik orain arte,
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ia 1.500 pertsonak
parte hartu dute jardueretan.

Aurten jarduera hauek antolatu dira:

• Maiatzak 29.
2 musika-tailer Bilboko kontserbatorioan
• Maiatzak 30
2 musika-tailer Gasteizko kontserbatorioan
• Maiatzak 31
2 tailer orkestraren Donostiako egoitzan

FEVASek uste du lankidetza hori ona dela,
gizarte inklusiboagoa egiteko balio duelako.
Gainera, esperientzia horrek
beste proiektu batzuk egiteko balio izan du.
Adibidez, Soinuen mosaikoa
eta Teknologia Musikal Irisgarria

 

FEVAS eta Euskadiko Orkestra duela 15 urte hasi ziren elkarlanean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta kulturarako eskubidea sustatzeko. Harrezkero, Mikel Cañadaren (Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Sailaren koordinatzailea) bultzadari esker eraikitzen joan den proiektu horretan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 1.500 pertsona inguruk hartu dute parte.

Urtero programatzen diren jardueren artean, Orkestraren abonu-kontzertuetara eta entseguetara eta musika-tailer espezifikoetara joatea nabarmentzen da. Aurten, lankidetza hori sei tailerretan gauzatu da: maiatzaren 29an bi tailer Bilbon (Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioa); maiatzaren 30ean bi tailer Gasteizen (Jesus Guridi kontserbatorioa); eta maiatzaren 31n bi tailer Donostian (Euskadiko Orkestraren egoitza). Jarduera horrek eragin zuzena izan du musikaz gozatzeko eta hainbat instrumenturekin esperimentatzeko aukera izan duten adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ehun pertsonengan. Oraingoan, Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Hedapen Kulturaleko Masterreko ikasleak ere inplikatu dira ekimenean.

FEVASek modu positiboan baloratzen du beste proiektu berritzaile batzuen ernamuina izan den esperientzia horren gaitasun eraldatzailea. Adibidez, 2017an Plena Inclusión Españak eta Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak garatutako “Soinuen Mosaikoa”, eta 2017an Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Hedapen Musikaleko Masterreko ikasleek garatutako “Teknologia Musikal Irisgarria”. Azken horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek musikara iristeko dituzten oztopoak identifikatu zituen, bai eta Teknologia Irisgarriak horiek murrizten zenbateraino lagun dezakeen ere.

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content