Skip links

Musikaren bitartez inklusiorako proiektua den “Soinu mosaikoa” egitarauko kontzertuen estreinaldia

Urtarrilaren 27an “Soinu mosaikoaren” kontzertua estreinatuko da
Donostiako Kursaalen.
Ondoren kontzertu gehiago eskainiko dira Bilbon eta Gasteizen.

“Soinu mosaikoa”, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea
sustatu nahi duen proiektua da, musikarekin erlazionatutako
jardueretan parte hartzea bultzatuz.

Euskadin, adimen urritasuna duten 35 pertsonak,
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak hartzen dute parte.
Pertsona horiek musika konposizio txikietan hartu dute parte
Orkestretako musikariekin batera.
Konposizioak Orkestren kontzertuetan aurkeztuko dira.

FEVAS Plena inclusión Euskadik oso modu positiboan baloratzen du
esperientzia hori eta partaide guztien esfortzua eskertzen du.

Musikariek eta adimen urritasuna duten pertsonek, Orkestra Sinfonikoen Abonuko Kontzertuetan aurkeztuko diren eta “La flor más grande del mundo” piezan oinarrituta dauden mikro-konposizioetan egin dute lan.

Soinu mosaikoa”, Orkestra Sinfonikoen Elkarte Espainiarraren ekimenez sortutako proiektua da, Plena inclusiónen eta BBVA Fundazioaren laguntzarekin, eta bertan Estatuko 14 Orkestra Sinfonikok eta autonomia erkidegoetako 8 federazioko adimen urritasuna duten 228 pertsonak hartzen dute parte. Federazio horien artean Euskadikoa dago. “Soinu mosaikoaren” xedea adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak eta aukera berdintasuna sustatzea eta musikaren bitartez gozatzeko eta dibertitzeko aukera berriak bultzatzea da.

Euskadiri dagokionez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa inplikatu dira ekimen horretan. Bi orkestrek, Gipuzkoan adimen urritasuna duten 19 pertsonez osatutako taldea (ASPACE, Gautena, Uliazpi) eta Bizkaian adimen urritasuna duten 16 pertsonez osatutako taldea (APNABI-Autismoa Bizkaia, Gorabide,  Uribe Kosta eta Apdema) koordinatu dituzte, hurrenez hurren. Partaideek, José Saramagoren ipuinean oinarritutako Emilio Aragónen “La flor más grande del mundo” musika piezaren inguruko musika tailerretan aritu dira lanean, 2017ko lehenengo hiruhilekoan orkestren abonuko kontzertuetan interpretatuko den mikro-konposizioa sortuz.

Proiektu handi horren hazia, OSEk FEVAS Plena inclusión Euskadirekin zuen aurretiazko esperientzian dago. 2008an lankidetza hasi zuten, adimen urritasuna zuten pertsonei musika hurbiltzeko xedez. Mikel Cañada, OSEko Hezkuntza Saileko koordinatzailea da, hain zuzen ere, “Soinu Mosaikoaren” bultzatzaile nagusietakoa, eta baita proiektuaren Estatu mailako koordinatzailea ere.

FEVAS Plena inclusión Euskadik era positiboan baloratzen du esperientzia hori, eta posible egin duten pertsona guztien esfortzua eta ilusioa eskertzen ditu, Beatriz Linares txelo jolearena eta Elena Martínez de Murguía biola jolearena (OSE) eta Marion Desjacques harpa jolearena eta Narciso Gómez  perkusio jolearena (BOS), batez ere. Orain, eta urtebetez prestatzen aritu ondoren, dena prest dago ikus-entzuleek “Soinu mosaikoaz” goza dezaten. Kontzertu horietarako sarrerak txarteldegian edo Orkestren webguneen bitartez eros daitezke, prezio desberdinetan eserlekuaren arabera.

DATAK:

 27 y 30 de enero. Kursaal  Donostia (20:00 h.)  y 2 de febrero en el Teatro Principal de Gasteiz  (20:00 h.).
Beethoven: Concierto para piano y orquesta nº4 [34′]
E. Aragón: “La flor más grande del mundo” (Mosaico de Sonidos) [9′]*
F. Buide: Fragmentos del Satiricón [12′]
P.I. Tchaikovsky: Romeo y Julieta [19′]

4 de febrero, en el marco de los Conciertos en familia.  Kursaal  Donostia (19:00 h.).
Aragón: “La flor más grande del mundo”
P.I. Tchaikovsky: Romeo y Julieta.

9 y 10 de Febrero. Palacio Euskalduna (19:30 h.).
Aragón: La flor más grande del mundo (Mosaico de sonidos) (20’)
Strauss: Concierto para oboe y orquesta en Re mayor, op. 144 (25’)
Shostakovich: Sinfonía nº 6, op. 54 (30’)

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content