Skip links

“Hirugarren sektorea eta zerbitzuen hornidura” azterlana

 

Plena inclusiónek azterlan bat egin du.

Azterlan horrek, administrazioaren eta zerbitzuak eskaintzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeen artean erlazionatzeko moduak aztertzen ditu.

Europan ondo funtzionatzen ari diren

ereduetan zentratzen da azterlana.

Espainiako eta Europako legeetan izandako

azken aldaketak ere lantzen ditu.

Azterlanak hobetzeko ekintza batzuk ere proposatzen ditu.

Fresno Consulting enpresak Plena inclusiónentzat egin duen azterlana da. Azterlan horren helburua, administrazio publikoaren eta zerbitzuen horniduran aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeen arteko erlazio ereduak aurkeztea da, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan arrakastaz funtzionatzen ari diren ereduak, hain zuzen ere. José Manuel Fresnok eta Cornelia Rauchbergerrek aurkeztu zuten dokumentuak, Europar Batasunean eta Estatuan azken aldian izandako arau aldaketak ere jakinarazten ditu, eta baita horiek Gizarte Zerbitzuen kudeaketaren eremuan izan ditzaketen ondorioak ere. Horrekin batera, elkarrizketa indartzeko eta Zerbitzu publikoak ematen Hirugarren Sektoreak izan dezakeen partaidetzarako baldintzak hobetzeko neurriak eta ekintzak ere proposatzen ditu.

Ikus azterlan osoa

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content