Skip links

FEVASeko boluntarioek talde lanari buruz hitz egin dute

Apirilaren 6an, larunbatean, FEVASek boluntarioen topaketa antolatu zuen

boluntarioen talde lanari buruz hitz egiteko.

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elkarteetako

55 pertsona joan ziren.

 

Topaketa horretan aditu batek hitz egin zuen

eta 10 pertsonak euren boluntario esperientzia kontatu zuten.

 

Gainera, taldeak antolatu ziren, hainbat gai eztabaidatzeko,

adibidez, elkarteek talde lana hobetzeko

kontuan izan behar dituzten alderdiak.

Boluntarioen iritziz elkarteek

ondo ezagutu behar dituzte taldeetako kideak.

Denbora eskaini behar diete, komunikazioa hobetu

eta gauza guztietan partaidetza handiagoa izatea lortu.

 

“Ba al dakigu taldean lan egiten?”, galdera iradokigarri horrekin hasi zen joan den larunbatean, apirilaren 6an, FEVASeko boluntarioen IV. Topaketa. Bertan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako erakundeetatik etorritako 55 boluntariok hartu zuten parte. Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak emandako ongi etorriaren ondoren, Jose Miguel Almansa boluntariotzan adituak gogoetarako zenbait gako azaldu zituen, lankidetzan eta komunikazioan sakonduz, besteak beste.

Gai horri buruz gehiago ezagutzeko, boluntario hauek euren zuzeneko esperientzia azaldu zuten: Joaquín Llaguno eta Iñigo Amann (Gaude); Janire Ateca (Gorabide); Laura Maldonado (Apnabi- Autismo Bizkaia); Socorro Salvador (Futubide); Juan Martín (Aspace Gipuzkoa); Maialen Prieto eta Janire Muñoz (Atzegi); eta Mariola Garcia de Albeniz eta Carlos Rueda (Apdema).

Esku-hartze horiek lagungarriak izan ziren talde txikietan egindako eztabaidak bultzatzeko. Gai anitzei buruzko eztabaidak izan ziren, boluntarioen beldurrak eta motibazioak edo erakundeek, laneko taldeetan harreman egokia bultzatzeko kontuan izan behar dituzten aldagaiak. Garrantzitsuenen artean hauek daude: horiek osatzen dituzten pertsonak eta beraien interesak ezagutzea; denbora eskaintzea; harremana, komunikazioa eta prestakuntza sortzea; informazio egokia ematea; pertsona bakoitzaren heldutasuna eta inplikazioa baloratzea, taldeen egonkortasunari eustea; eta galdera gehiago egitea eta jardueren antolakuntzan gehiago inplikatzea.

FEVASentzat, boluntariotzaren aldeko apustua egitea, gizarte inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzearen aldeko apustua egitea da.

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content