Skip links

Carlos Ruedak hartu du bere gain Plena inclusión España Plataformaren zuzendaritzakidetza

Carlos Rueda aukeratu dute Plena inclusión-eko

Adimen edo Garapen Desgaitasuna duten Pertsonen

Plataformaren zuzendarikide izateko

Carlos Rueda Arabako APDEMA elkartekoa

eta FEVASeko Gure Ahotsa taldekoa da.

 

Carlosen ondoan Madrilgo Cristina Parederok

ere zuzenduko du Plataforma.

 

Plataforma hori 22 pertsonak osatzen dute,

eta adimen edo garapen desgaitasuna duten

Espainia osoko pertsonak ordezkatzen ditu.

Plataformak pertsona horien eskubideak aldarrikatzen ditu

eta Plena inclusión elkarte-mugimenduaren erabakiak bideratzen ditu.

 

Carlos oso pozik dago Plataformako zuzendarikide izateagatik.

Esan du erantzukizun handia dela,

baina oso harro dagoela,

politikariekin eta erakundeekin hitz egin ahal izango duelako.

Bere kezkak entzutea, ikustea eta ulertzea nahi duela dio.

 

 

Carlosek eskerrak eman dizkie lagundu dioten pertsona guztiei:

lankideei, eta

APDEMA, FEVAS eta Plena Inclusión-eko profesionalei.

 

 

FEVAS ere pozik dago albiste horrekin

eta zorte ona opa dio Carlosi.

Carlos Rueda, Arabako APDEMA elkartekoa eta FEVASeko Gure Ahotsa taldeko kidea aukeratu dute Plena inclusión-eko Adimen edo Garapen Desgaitasuna duten Pertsonen Plataformaren zuzendarikide izateko. Kargua Cristina Paredero madrildarrarekin partekatuko du. Partaidetza-organo hori, adimen edo garapen desgaitasuna duten Estatuko milaka pertsona ordezkatzen dituzten 22 pertsonak osatzen dute. Plataforma joan den irailean aurkeztu zen Toledon, eta bere helburu nagusiak eskubideak aldarrikatzea eta Plena inclusión elkarte-mugimenduaren erabakiak bideratzea dira.

Euskalduna ilusioz beteta dago bere rol berriarekin eta kolektibo osoari ikusgaitasuna ematearekin. “Badakigu zer erantzukizun izango ditugun karguan. Baina, aldi berean, harrotasuna eta pribilegioa da politikariekin eta erakundeekin hitz egin ahal izatea”. Gaineratu duenez, konpromiso osoa hartu nahi du, “gure kezkak entzutea, ikustea eta ulertzea nahi dudalako”.

Hautatu ondoren, Carlosek eskerrak eman dizkie bide horretan laguntzen ari zaizkion pertsona guztiei, bai lankideei, bai APDEMA, FEVAS eta Plena Inclusión taldeetako profesionalei. “Oso harro nago lortzen ari naizen guztiaz”, gaineratu du amaitzeko.

Bere aldetik, FEVASek oso positibotzat jo du izendapen hori, eta Carlosi zorte ona opa dio onartu duen erronka berri horretan.

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content