Skip links

“Inklusioa eta jasangarritasuna korapilatzen” Kongresuak lau euskal ekimen aitortu ditu jardunbide egoki gisa

Plena Inclusión elkarte-mugimenduak

jasangarritasunari buruzko Kongresua egin du.

Valladoliden izan da ekainaren 8an eta 9an.

Kongresu horrek elkarteen jardunbide egokiak

zabaltzeko balio izan du.

 

Kongresuan aurkeztu diren jardunbide egoki guztietatik,
4 Euskadikoak ziren:

-Garun-paralisia duten pertsonentzako elikadura- eta nutrizio-proiektu egokitua, Aspace Bizkaia.

-Eraldatuz sarea: gizarte-ekarpenerako pertsonak eta gizarte-erakundeak, Gaude elkarteak aurkeztua.

-Apnabi Autismo Bizkaiaren Aldamiz Ikastetxea, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria duen eskola

-Autismoa duten pertsonen partaidetzarako eta inklusio komunitariorako Derio Zentroa, Apnabi- Autismo Bizkaia.

 

Kongresu hau Plena inclusiónek 2023an ospatzen duen
Jasangarritasunaren Urteko jarduera nagusia da.

 

Plena inclusión Españak eta Plena inclusión Castilla y Leónek antolatu duten, “Inklusioa eta jasangarritasuna korapilatzen” Kongresuak (Valladolid, ekainak 8 eta 9 Euskadiko elkarteek garatutako lau esperientzia onartu ditu jasangarritasunari buruzko jardunbide egoki gisa; zehazki, Aspace Bizkaiaren “Garun-paralisia duten pertsonentzako elikadura- eta nutrizio-proiektu egokitua”; Gaudek aurkeztutako “Eraldatuz sarea: gizarte-ekarpenerako pertsonak eta gizarte-erakundeak”;Apnabi Autismo Bizkaiaren Aldamiz Ikastetxea, Eskola Jasangarri ziurtatua”, eta “Autismoa duten pertsonen partaidetzarako eta inklusio komunitariorako Derio Zentroa”, azken biak Apnabi-Autismo Bizkaiarenak.

Aspace Bizkaiak ezarritako elikadura-proiektuak elikagai gordinak eta prestatuak egiteko eta egokitzeko teknika berriak ditu ardatz, garuneko paralisia duten pertsonen beharretara egokitzen diren ehundurak lortzeko, zapore handiagoa, barietate handiagoa eta nutrizio-ekarpen egokia izan dezaten.

Oso eremu desberdinean, Eraldatuz, hainbat gizarte-erakundek parte hartzen duten herritarren sarea da, Gaudek, besteak beste, eta bertan, adimen-desgaitasuna duten pertsonek gizartea aberasteko aukerak aurkitzen dituzte. Gainera, komunitatean parte hartzeak aniztasunaren inguruan sentsibilizatzen du, balio gisa aurkeztuz. Hori guztia 2030 Agendari lotutako ekintzekin.

Gainera, Plena inclusiónek Apnabi-Autismo Bizkaiaren bi esperientzia aintzatetsi ditu. Alde batetik, Aldamiz ikastetxea, curriculumean ingurumen-hezkuntza sartzearen alde egindako apustuarengatik; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ere aintzatetsi dio meritu hori Eskola Jasangarriaren Ziurtagiriarekin. Eta, bestetik, Derioko zentroa, energia-jasangarritasuna, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa nagusi diren, eta autismoa duten pertsonengan eta horien inklusioan pentsatuta dagoen arkitektura-diseinuarengatik.

“Inklusioa eta jasangarritasuna korapilatzen” Kongresua Plena inclusiónen Jasangarritasunaren Urtearen mugarri nagusia da, eta hiru eremutan, ingurumenean, gizartean eta antolaketan, esanahi eta jardunbide jasangarriak hobeto ezagutzea sustatu nahi izan du, erakundeen jardunbide onenak zabalduz.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content