Skip links

“Irudietan duintasuna duen pertsona ikusi behar da”

Maria Villarino abokatua elkarrizketatu dugu,
datuen babesean eta komunikazioan aditua.
Elkarrizketa honetan, Mariak dio
kontuz ibili behar dugula pertsonen argazkiekin
gure sareetan argitaratzen duguna.

Pertsonekiko errespetuzko argazkiak izan behar dute
eta egoera konprometituetan ez egotea.
Mariak kontuan hartu beharreko aholku batzuk ematen ditu.
Adibidez, argazki hori non argitaratuko dugun pentsatzea.
eta zer helburu lortu nahi ditugun.

Gainera, dokumentu bat eduki behar da,
baimen informatua deritzona,
pertsonak baimena ematen duenean
argazkia argitaratu ahal izateko.
Beharrezkoa bada, dokumentu honek irakurketa errazean egon behar du.

Mariak ere dio hobea dela
argazkiak taldekoak izatea
eta egoera atseginetan.

Irudietan duintasuna duen pertsona ikusi behar da. Zure aita balitz, irudi hori sare sozialetan argitaratuko zenuke? Elkarrizketa honetan, María Villarinok, datuen babesean eta komunikazioan adituak (Alluitz Abogados), zenbait gako ematen dizkigu. Besteak beste, argazki hori non eta zertarako argitaratuko dugun hausnartzea; irakurketa errazean baimen informatua izatea; pertsonak gehiegi ikusten ez diren irudiak bilatzea; eta beste pertsona batzuekin batera daudenean erakustea.

Ikusi elkarrizketa osoa:

Artículos relacionados

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Mikel Bartureni elkarrizketa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content