Skip links

FEVASek “Konektore komunitarioak” pilotajea hasi du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa bultzatzeko

FEVASek Konektore Komunitarioei
buruzko pilotaje bat hasi du.
Pilotajea ideia edo gauza batek
arrakasta duen ikusteko egiten den proba da.
Pilotajeek berritzeko balio dute.

Konektore komunitarioak
desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten pertsonak dira,
beren auzo edo herrietan
parte hartu ahal izan dezaten.
Horrela, komunitateak inklusiboagoak
eta abegikorragoak izaten laguntzen dute.

Pilotaje horretan 6 erakundek hartzen dute parte:
• Apnabi- Autismo Bizkaia
• Aspace Gipuzkoa
• Donostiako Goyeneche Fundazioa
• Gaude
• Gautena
• Gorabide
Erakunde horiek Erika Quesada Plena Inclusión Canariaseko profesionalaren
eta Sofía Reyes Plena Inclusión Españako profesionalaren
laguntza teknikoa izango dute.

Pilotaje hori garrantzitsua da,
pertsona guztiek parte hartu eta ekarpenak egin ahal izango dituzten
gizarte inklusiboagoa egiteko balioko duelako.

Informazio gehiago

Eredu komunitarioa indartzeko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa sustatzeko ahaleginean, konektore komunitarioan oinarritutako pilotaje berri bati emango diogu hasiera. Proiektu honek asimilaziorako eta inplementazio posiblerako oinarriak ezartzen dituzten ikaskuntza partekatuak sortu nahi ditu.

Konektore komunitarioak funtsezko zeregina betetzen du desgaitasuna duten pertsonen eta haien komunitatearen arteko loturak sortzeko, haien parte-hartze aktiboa sustatuz eta gizarte-sarea indartzen lagunduz.

Pilotaje honetan FEVASeko kide diren sei erakundek hartzen dute parte: Apnabi-Autismo Bizkaiak, Aspace Gipuzkoak, Donostiako Goyeneche Fundazioak, Gaudek, Gautenak eta Gorabidek. Erakunde horiek Plena inclusión Canariasen “Mi Casa: una vida en comunidad” proiektuaren ardura duen Erika Quesadaren eta Plena inclusión Españan proiektuaren arduraduna den Sofia Reyesen laguntza teknikoa dute.

Ekimena funtsezko urratsa da pertsona guztiek parte hartzeko eta ingurunea aberasteko aukera izango duten gizarte abegitsuagoa eta askotarikoagoa eraikitzeko.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content