Skip links

FEVASek “Konektore komunitarioak” pilotajea hasi du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa bultzatzeko

FEVASek Konektore Komunitarioei
buruzko pilotaje bat hasi du.
Pilotajea ideia edo gauza batek
arrakasta duen ikusteko egiten den proba da.
Pilotajeek berritzeko balio dute.

Konektore komunitarioak
desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten pertsonak dira,
beren auzo edo herrietan
parte hartu ahal izan dezaten.
Horrela, komunitateak inklusiboagoak
eta abegikorragoak izaten laguntzen dute.

Pilotaje horretan 6 erakundek hartzen dute parte:
• Apnabi- Autismo Bizkaia
• Aspace Gipuzkoa
• Donostiako Goyeneche Fundazioa
• Gaude
• Gautena
• Gorabide
Erakunde horiek Erika Quesada Plena Inclusión Canariaseko profesionalaren
eta Sofía Reyes Plena Inclusión Españako profesionalaren
laguntza teknikoa izango dute.

Pilotaje hori garrantzitsua da,
pertsona guztiek parte hartu eta ekarpenak egin ahal izango dituzten
gizarte inklusiboagoa egiteko balioko duelako.

Informazio gehiago

Eredu komunitarioa indartzeko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa sustatzeko ahaleginean, konektore komunitarioan oinarritutako pilotaje berri bati emango diogu hasiera. Proiektu honek asimilaziorako eta inplementazio posiblerako oinarriak ezartzen dituzten ikaskuntza partekatuak sortu nahi ditu.

Konektore komunitarioak funtsezko zeregina betetzen du desgaitasuna duten pertsonen eta haien komunitatearen arteko loturak sortzeko, haien parte-hartze aktiboa sustatuz eta gizarte-sarea indartzen lagunduz.

Pilotaje honetan FEVASeko kide diren sei erakundek hartzen dute parte: Apnabi-Autismo Bizkaiak, Aspace Gipuzkoak, Donostiako Goyeneche Fundazioak, Gaudek, Gautenak eta Gorabidek. Erakunde horiek Plena inclusión Canariasen “Mi Casa: una vida en comunidad” proiektuaren ardura duen Erika Quesadaren eta Plena inclusión Españan proiektuaren arduraduna den Sofia Reyesen laguntza teknikoa dute.

Ekimena funtsezko urratsa da pertsona guztiek parte hartzeko eta ingurunea aberasteko aukera izango duten gizarte abegitsuagoa eta askotarikoagoa eraikitzeko.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Bai&By Fundazioa, Plena inclusiónekin lankidetzan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 50 pertsonak probatuko duten tresna digital baten bidez ingeleseko ikaskuntza erabilerreaza sustatzeko proiektu pilotu baten buru da. Euskadin, FEVASek koordinatzen du ekimena, Gorabide, Futubide eta APNABIko 15 pertsonaren partaidetzarekin.

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content