Skip links

Benetako odisea irakurketa errazeko liburuak aurkitzea da

2025eko Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta,
Plena inclusiónek #QueSeLeaFácil kanpaina abiarazi du.
Kanpaina hau pertsona guztiek
kulturarako eskubidea dutela gogorarazteko da.

Kulturara iristeko modu bat
literatura-liburuak irakurketa errazean irakurtzea da.

Irakurketa errazeko liburuek
pertsona askok irakurketaz gozatzeko
aukera ematen dute.

Adibidez, adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonak.

Irakurketa errazeko liburu gehiago nahi ditugu
Kanpaina honetan, literaturako
liburu klasikoetako pertsonaia batzuek
euren istorioak irakurketa errazean egotea eskatzen dute,
pertsona guztiengana iritsi ahal izateko

Hartu parte zure sare sozialetan partekatuz
eta zure ahotsa abentura honi gehituz.
Izan ere, kultura pertsona guztiek
uler dezaketenean baino ez da kultura.

Informazio gehiago:

https://www.plenainclusion.org/l/que-se-lea-facil/

 

Apirilaren 23an izango den Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak #QueSeLeaFácil kanpaina abiaraziko du sare sozialetan, irakurketa errazeko liburuen eskasia ikusarazteko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea eskatzeko.

Sentsibilizazio-ekintza hori ideia original batetik abiatzen da: liburu klasikoetako protagonistak matxinatu egiten dira, eta euren istorioak pertsona guztiengana iristea eskatzen dute, baita irakurtzeko zailtasun handienak dituztenengana ere.

Irakurketak eta kulturak ez dute pribilegioa izan behar, oinarrizko eskubidea baizik; horregatik, pertsona guztiak animatzen ditugu aldarrikapen horrekin bat egitera.

Informazio gehiago:

https://www.plenainclusion.org/l/que-se-lea-facil/

 

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content