Skip links

Benetako odisea irakurketa errazeko liburuak aurkitzea da

2025eko Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta,
Plena inclusiónek #QueSeLeaFácil kanpaina abiarazi du.
Kanpaina hau pertsona guztiek
kulturarako eskubidea dutela gogorarazteko da.

Kulturara iristeko modu bat
literatura-liburuak irakurketa errazean irakurtzea da.

Irakurketa errazeko liburuek
pertsona askok irakurketaz gozatzeko
aukera ematen dute.

Adibidez, adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonak.

Irakurketa errazeko liburu gehiago nahi ditugu
Kanpaina honetan, literaturako
liburu klasikoetako pertsonaia batzuek
euren istorioak irakurketa errazean egotea eskatzen dute,
pertsona guztiengana iritsi ahal izateko

Hartu parte zure sare sozialetan partekatuz
eta zure ahotsa abentura honi gehituz.
Izan ere, kultura pertsona guztiek
uler dezaketenean baino ez da kultura.

Informazio gehiago:

https://www.plenainclusion.org/l/que-se-lea-facil/

 

Apirilaren 23an izango den Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak #QueSeLeaFácil kanpaina abiaraziko du sare sozialetan, irakurketa errazeko liburuen eskasia ikusarazteko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea eskatzeko.

Sentsibilizazio-ekintza hori ideia original batetik abiatzen da: liburu klasikoetako protagonistak matxinatu egiten dira, eta euren istorioak pertsona guztiengana iristea eskatzen dute, baita irakurtzeko zailtasun handienak dituztenengana ere.

Irakurketak eta kulturak ez dute pribilegioa izan behar, oinarrizko eskubidea baizik; horregatik, pertsona guztiak animatzen ditugu aldarrikapen horrekin bat egitera.

Informazio gehiago:

https://www.plenainclusion.org/l/que-se-lea-facil/

 

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content