Skip links

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek euren errebindikazioak eta proposamenak aurkeztuko dizkiete alderdi politikoei

Maiatzaren 17an ekitaldi bat antolatu dugu Euskalduna Jauregian,

urritasuna duten pertsonek euren errebindikazioak eta proposamenak

aurkezteko alderdi politikoei.

Bizkaiko elkarteetako 350 pertsona baino gehiago joango dira.

Ekitaldian alderdi politiko hauek hartuko dute parte:

-EAJ- PNV, Ibone Bengoetxearekin

-EH Bildu, Arantza Urkaregikin

-PSE-EE,  Juan Oterminekin

-Podemos-Ahal Dugu, Eneritz de Madariagarekin

-PP, Amaya Fernándezekin

FEVAS eta elkarteak ilusio handiz ari dira ekitaldia antolatzen.

 

Datorren maiatzaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den “Nire botoak balio du” ekitaldian, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Futubide, Gaude eta Gorabide elkarteetako adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek, maiatzaren 26ko hauteskunde hitzorduari begira dituzten errebindikazioak eta proposamenak azalduko dizkiete Bizkaiko alderdi politikoetako ordezkariei. 2018an Hauteskunde Erregimeneko Lege Organikoa berriztatu ondoren, ahalmenari buruzko aldaketa judizial baten ondorioz, ordura arte botoa eman ezin zuten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek eskubide hori berreskuratu zuten. Horrela, gure erakundeak konkista handi gisa baloratu zuen agertoki berria ireki zen, izan ere, ia 6.300 euskaldunek lehen aldiz dute euren ordezkariak aukeratzeko prozesuan parte hartzeko aukera.

Ekitaldira, Bizkaiko erakundeetako 350 pertsona baino gehiago joango dira, alderdi politiko hauetako ordezkariei entzuteko: EAJ- PNV (Ibone Bengoetxea); EH Bildu (Arantza Urkaregi); PSE-EE (Juan Otermin); Podemos-Ahal Dugu (Eneritz de Madariaga) eta PP (Amaya Fernández). Hautagaiek, euren taldeek urritasuna duten pertsonei dagokienez dituzten lehentasunak ere azalduko dituzte.

Ilusio handiz prestatzen ari garen ekitaldi hori, adimen edo garapen urritasunari buruzko  estatu mailako Plena inclusión elkarte mugimenduak bultzatutako sentsibilizaziorako “Nire botoak balio du” kanpainaren barruan dago. FEVAS mugimendu horretako kide da.

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content