Skip links

Apdemako “Auto-kudeatzaile taldeen 20 urte”

Apdema elkarteko auto-kudeatzaile taldeek

20 urte bete zituzten duela gutxi

eta festa handi batekin ospatu zuten.

Guztiak oso ilusionatuta zeuden

eta dena antolatu zuten:

gonbidapenak, musika, bideoak eta PowerPointak.

 

Apdemako auto-kudeatzaileak

biltzen hasi ziren

Estatuko lehenengoetakoak izan ziren

 

20 urtetan topaketa askotan hartu dute parte,

beraien buletina argitaratu dute,

ospitalero moduan aritu dira Donejakue Bideko aterpetxeetan,

sentsibilizazio hitzaldiak eman dituzte

eta gauza askotan hartu dute parte.

Gizartean duten presentzia oso garrantzitsua da

mundu guztiak urritasunen bat duten pertsonak ezagutu

eta beraien eskubideak errespetatu ditzan.

 

“Inklusioa ereiten” epigrafearen azpian, elkartekideek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASek, elkarte mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat “Auto-kudeatzaile taldeen 20 urte” da. Adimen urritasuna duten pertsonek elkartean parte hartzeko zutabeetako bat bilakatu diren taldeak dira.

Laura Lajas, talde horietako kidea

2018an Apdemak bere auto-kudeatzaile taldeen 20. urteurrena ospatu zuen, guztiek ilusio handiz antolatu zuten festa handi batekin. Estatuan aitzindaria den Apdemaren auto-kudeatzaile programa hori 1998an sortu zen, adimen urritasuna duten pertsonak ahalduntzeko, haien eskubideak sustatzeko eta esparru guztietan parte hartzea bultzatzeko helburuarekin.  20 urtek merezi zuten ospakizun berezia.

Laurak azaldu duen bezala, “argi genuen urteurrena ospatuko genuela, beraz, 2017an hasi ginen antolakuntzan lanean. Zer egin pentsatu genuen, eta lehenengo gauza 5 auto-kudeatzaile taldeak ordezkatuta zeuden 17 pertsonako batzorde bat sortzea izan zen, bertan, gure laguntzaileak ere hartzen zuen parte. Hilean behin edo gehiagotan elkartzen ginen, dena erabakitzeko, data, hotela, gonbidatutako pertsonak, musika, gonbidapena, bideoak eta PowerPointak prestatzeko…”. Ekainaren 23a izan zen 120 lagun bildu zituen ospakizunerako aukeratutako eguna. “Lanaldiarekin hasi ginen, eta arratsaldean izan zen festa”, dio.

20 urte hauetako ibilbideak gauza asko egiteko aukera eman du: iparraldeko Auto-kudeatzaileen Topaketetan parte hartzea; familiekin Topaketak egitea; Amurrion eta Laudion talde berriak sortzea… 2004an ECOS buletina argitaratu zuten eta 2005ean Estrasburgora joan ziren euren ahotsa Europara eramateko, eta Auto-kudeatzaileen lehenengo FEVAS Topaketa ere antolatu zuten. Urtetik urtera, hainbat arlotan parte hartzea asko handitu da: Donejakue Bideko aterpetxeetan ospitalero moduan ikusi daitezke, osasun eta hezkuntza zentroetan sentsibilizazio-hitzaldiak ematen dituzte, irakurketa errazeko klubak sortu dituzte, boluntariotza egiten dute eta herritarren partaidetzarako zenbait forotan parte hartzen dute.

Auto-kudeatzaileek gizartean duten presentzia, zalantzarik gabe, gizarteratzeko hazia da, eta ernetuz joan da, gizarte hobea eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak gehiago errespetatzen dituena lortu arte.

Artículos relacionados

Musikazaleak, Euskadiko Orkestrak, FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan bultzatu duen eta adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduei zuzenduta dagoen musika tailerren proiektua da. Ekimena 2024ko urrian hasi zen, eta zortzi hilabetean gauzatu da Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

FEVASek eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko Bizkaiko sei erakundek modu aktiboan hartzen dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan. Ekimen horren helburua kolektibo jakin batzuei, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei, besteak beste, ingurune digitaletara iristea

Musikazaleak Euskadiko Orkestrak, FEVASekin lankidetzan, sustatutako proiektua da. Musika tailerren bidez desgaitasuna duten pertsonen kulturarako edo garapenerako eskubidea berrestea du helburu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content