Skip links

Bat egiten dugu Plena inclusión-ek inklusioa aldarrikatzeko butzatu duen “Menso barreras, más barrio” kanpaina berriarekin

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak
gizartea sentsibilizatzeko kanpaina hasi du.
Kanpaina hau adimen- edo garapen desgaitasuna duten pertsonek
zelan bizi nahi duten, non bizi nahi duten
eta norekin bizi nahi duten
aukeratzeko duten eskubideari buruzkoa da.

Plena inclusión-ek pertsona guztiak animatzen ditu inplikatzera,
auzoak eta hiriak inklusiboagoak izan daitezen.

Bat gatoz “Nire etxea” proiektuaren esparruan Plena Inclusión-ek abiatu berri duen gizarte-sentsibilizazioko kanpainarekin. Kanpainak bide berriak aztertzen ditu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak euren herri eta auzoetan bizi eta egon daitezen, behar duten laguntzarekin.

Komunikazio-ekintza horren bidez, gure elkarte-mugimenduak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek zelan, non eta norekin bizi nahi duten aukeratzeko duten eskubidean jartzen du arreta. Gainera, herritarrak inklusioaren aldeko aktibismora animatzen ditu, pertsona guztiok izan gaitezkeelako aldaketarako eragile gure ingurunean, eta komunitate inklusiboagoak eraikitzen lagundu dezakegulako.

Informazio guztia:

https://www.plenainclusion.org/l/menosbarrerasmasbarrio/

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content