Skip links

Desgaitasuna duten pertsonen ezkontzak oztopatzen dituzten zenbait muga desagerraraziko dira

Legea aldatuko da desgaitasunak dituzten pertsonek

ezkontzeko zituzten zenbait oztopo desagerrarazteko.

Adibidez, lehen mediku-ziurtagiria behar zen,

eta orain salbuespenezko egoeretan soilik beharko da.

Aldaketa hori elkarteen eskariari jarraikiz gauzatu da,

Nazio Batuen Konbentzioan jasotako eskubide bat delako.

Laster sartuko da indarrean desgaitasuna duten pertsonen ezkontzak oztopatzen dituzten zenbait muga desagerraraziko dituen lege-erreforma, gizarte zibilaren eta elkarte-mugimenduen eskariei eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen buruzko Nazioarteko Konbentzioaren exijentziei erantzuten diena.

Horrela, desgaitasunaren alorreko elkarte-mugimenduak aspalditik salatu izan duen diskriminazio historikoa zuzenduko da, pertsona horiek diskriminazioa pairatzen baitzuten ezkontzeko unean, ezkontzeko adostasuna adierazteko behar diren gaitasunak zituztela ziurtatzen zuen mediku-irizpena aurkeztu behar izaten zutelako.

Borondatezko Jurisdikzioari buruzko 15/2015 Legeak, uztailaren 2koak, Kode Zibilaren erreforma ekarri zuen, honako hau xedatzen baitzuen: “Ezkongaietatik edozeinek buru-, adimen- edo zentzumen-urritasunak baditu, akta edo espedientea izapidetzen duen idazkari judizialak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionarioak medikuei irizpena eskatuko die, pertsona horrek adostasuna emateko duen gaitasunari buruz”.

Justizia Ministerioak adierazpen baten bidez jakinarazi duenez, lege-erreforma honen bidez interpretazio-zalantzak argituko dira, orain honako hau xedatuko baitu legeak: “salbuespen gisa, haietako baten osasun-egoerak, laguntza-neurriak izanda ere, modu garbian, irmoan eta funtsezkoan eragotz badiezaioke ezkontza-adostasuna adieraztea, medikuei irizpena eskatuko zaie, pertsona horrek adostasuna emateko duen gaitasunari buruz”.

Testu berriak, gainera, desgaitasuna duten pertsonen babesa sendotzen du, adierazten baitu espedientea izapidetzen duen justizia-administrazioko abokatuak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionarioak ezkontideen adostasuna ematea, interpretatzea eta jasotzea errazten duen giza laguntza eta laguntza teknikoa eta materiala eskatu ahal izango diela administrazioei edo kolektibo horien ordezkari diren elkarteei.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content