Skip links

Liburuaren Egunaren esparruan, irakurketa errazean ematen diogu balioa gure ibilbideari

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna da.
Horregatik, gure elkarte-mugimenduak
komunikazio-kanpaina bat egingo du,
bi helbururekin:
1. Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten idazleak aintzat hartzea.
2. Irakurketa errazean aurreratu duguna ikusaraztea.

FEVASen duela 10 urte hasi ginen irakurketa errazarekin.
2014an, irakurketa errazean egindako gida bilduma baten
1. zenbakia argitaratu genuen.
Gida horietan hainbat gai jorratu ditugu.
Adibidez, gure irudi pertsonalaren zainketa,
Interneten eta sare sozialen erabilera segurua
eta tratu txarren prebentzioa.

Hemen ikus dezakezu gure gida bilduma.

 

Datorren apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna denez, Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak komunikazio-kanpaina bat hasiko du, helburu bikoitzarekin: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten idazleak aintzat hartzea eta irakurketa errazean egindako bidea ikusaraztea

Ildo horretan, FEVASen hamarkada bat daramagu kausa horretan laguntzen. Horrela, 2014an, hainbat gai jorratu dituen irakurketa errazeko bilduma bati buruzko lehen gida argitaratu genuen. Gai horien artean daude irudi pertsonalaren zainketa, Interneten eta sare sozialen erabilera segurua, tratu txarren prebentzioa eta boluntariotza.

Sartu irakurketa errazeko gure bildumara

Informazio gehiago Plena inclusión-en

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content