Skip links

Gizarte arloko zenbait erakundek adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzea errazteko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzarekin

Zenbait erakundek hitzarmena sinatu dute
Eusko Jaurlaritzako
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin.
Hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren LEPa gainditu zuten
eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen ondoan aritzeko
eta laguntza pertsonalizatua emateko da.
Pertsona horiek laster hasiko dira lanean
mandatari edo sukaldeko laguntzaile gisa.

Erakunde hauek sinatu dute hitzarmena:
• Apnabi-Autismo Bizkaia
• Gaude
• Down Sindromearen Euskadiko Fundazioa
• Lantegi Batuak
• Gureak
Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gaude FEVASen parte dira.

FEVASek denbora darama Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan,
adimen-desgaitasuna duten pertsonen
enplegu publikorako eskubidea sustatzeko.
Kontuan izan behar da
pertsona horiek zailtasun handiak dituztela lana aurkitzeko.

FEVASek modu positiboan baloratzen du Eusko Jaurlaritzak
adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat egindako lehen LEPa,
eta oso ondo ikusten du hitzarmen hori.
Gainera, FEVASek uste du garrantzitsua dela
elkarteen eta Administrazioaren arteko lankidetza,
adimen-desgaitasuna duten pertsonek
enplegu publikoan aurrera egiteko.

Informazio gehiago

Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Zenbait erakundek (Apnabi-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskadiko Down Sindromea Fundazioa, Lantegi Batuak eta Gureak) lankidetza hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin administrazio horretan sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzea errazteko.

Hitzarmen horrek, aurkeztu ziren lan-eskaintza publiko espezifikoa gainditu ondoren, mandatari eta sukaldeko laguntzaile lanpostuetan sartuko diren eta adimen-desgaitasuna duten sei pertsonen laneratze-prozesua errazteko neurriak ezartzen ditu. Horietako bakoitzak, hala nahi badu, lan-prestatzaile baten laguntza izango du. Prestatzaile horrek, kasu bakoitzean, laguntza eta jarraipen pertsonalizatua egingo du, “Enplegu Lagundua” izeneko metodologiaren barruan.

EHLABEn, ForoEcan eta FEVASen barruan dauden erakunde sinatzaileek denbora daramate Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin lankidetzan, adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegurako eskubidea sustatzeko, kolektibo horrek zailtasun bereziak baititu arlo horretan.

FEVASek positibotzat jo ditu Eusko Jaurlaritzaren enplegu publikoaren lehen deialdi espezifikoa eta hitzarmena. Gainera, azpimarratu duenez, Administrazioaren eta Hirugarren Sektorearen arteko lankidetza ezinbestekoa da enplegu publikoan adimen-desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna bermatzen lagunduko duten ekintza bateratuak definitzeko.

Informazio gehiago

Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content