Skip links

Errespetua, berdintasuna eta abegikotasuna, boluntarioen balioen artean

Duela denbora gutxi, FEVAS Plena inclusión Euskadi barruan dauden erakundeetako boluntarioek beraien III. topaketa ospatu zuten Donostia 2016ko Kulturaren Hiriburua gunean. “Gizartea gure balioetatik eraikiz” goiburupean, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako elkarteetatik etorritako 55 boluntariok, beraien ustez, elkarte mugimenduaren ekintza boluntarioaren gidari izan beharko liratekeen balioei buruzko gogoeta egin zuten elkarren artean; lan horren hasiera, Plena inclusión federazioak (lehen FEAPS) urte honetan gauzatu dituen balioen azterketan oinarritutako lana da.

Nines López Fraguas Plena inclusióneko antolakuntza garapeneko kontsultore eta Etika Batzordeko idazkari teknikoak dinamizatu zuen Topaketa hori. Bertan, boluntarioak identifikatu beharko lituzketen ideal handiak adostu zituzten boluntarioek, eta hiru balio moten artean bereiztu zituzten: etikoak, teknikoak eta sorkuntzakoak. Etikoen artean, koherentziak duen garrantzia aipatu zen, errespetua, berdintasuna, abegikotasuna, elkarrizketa, askatasuna, enpatia, leialtasuna eta konpromisoa bezalako beste hainbat balio elkartzen dituen balio gisa. Balio teknikoei dagokienez, kalitatea, konstantzia, eraginkortasuna eta segurtasuna proposatu zituzten. Eta, azkenik, sorkuntzarekin erlazionatutako balioei dagokienez, pentsamendu kritikoa, talde lana, berrikuntza eta gogoa aukeratu zituzten.

Partaideek adierazi zutenez, elkarren artean erlazionatuta dauden balioen multzo horrek erakunde osoa eta berau osatzen duten pertsona guztiak inplikatu beharko lituzke, erakundeek beraien xedea betetzeko orduan aurrera eraman beharreko estrategia eta jarduketa ildoak bideratu beharko dituzten ezinbesteko printzipio bilakatuz.

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content