Skip links

Euskadik Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Plena Inclusiónen Plataforman hartzen du parte

Carlos Rueda (Apdema) eta Carlos Alonso (Gaude)

dira Euskadiren ordezkariak Plataforma honetan.

Plena Inclusión España elkarte-mugimenduak sortu du.

Plataforma horretan beste Autonomia Erkidego batzuetako pertsonek ere hartzen dute parte.

 

Plataformaren helburuak hauek dira:

 

-Beharrak eta aukerak identifikatzea.

-Eskubideak errebindikatzea.

-Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonak gizartean ikusaraztea.

 

Plataforma horrek otsailaren 22an izan du lehen bilera.

Parte-hartzaile guztiek euren burua aurkeztu dute,

taldearen helburuak errepasatu dituzte

eta eman beharreko pausoak adostu dituzte.

 

Carlos Alonsok eta Carlos Ruedak esperientzia dute

urritasuna duten pertsonen eskubideak defendatzen.

Euren elkarteetako hainbat batzordetan

eta auto-kudeatzaileen taldeetan hartzen dute parte.

FEVASen auto-ordezkaritza taldean ere hartzen dute parte.

 

Biak oso pozik daude Plataforma honetan parte hartzeagatik.

Beren lanak gauzak hobetzeko eta urritasunen bat duten pertsonei

gehiago entzuteko balioko duela uste dute.

 

Carlos Rueda, Apdema elkartekoa, eta Carlos Alonso, Gaude elkartekoa, plataforma horretako kide dira. Plataforma hori, Plena inclusión España elkarte-mugimenduaren barruan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen auto-ordezkaritzarako organoa da. Lehenengo bilera joan den otsailaren 22an egin zen, online formatuan, eta kideek aurkezpen erronda egin ondoren, lehentasunezko helburuak errepasatu eta hurrengo pausoak adostu ziren.

Plataforma horren laneko planaren barruan, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eskubideak, lidergo baterakoa edo auto-ordezkaritza bezalako gaiak lantzea aurreikusten da. Beharrak eta aukerak identifikatzeko eta erreibindikatzeko gune bat izango da, eta pertsona horiei ikusgaitasun handiagoa emateko balioko du.

Euskal ordezkariek esperientzia dute adimen urritasuna duten pertsonen eskubideen defentsan, biek hartzen dutelako parte euren elkarteetako autokudeaketa-taldeetan, FEVASen Gure Ahotsa izeneko auto-ordezkaritza taldean, eta ordezkaritza eta bozeramaile lana egin izan dute hainbat batzorde eta ekitalditan. Plataformara ilusio handiarekin eta euren ahaleginak hobetzeko balioko duela sinetsita iritsi dira. “Nire lanarekin urritasuna duten beste pertsona batzuei lagunduko diet, gure ahotsa gehiago entzuteko balioko digula espero dut”, adierazi du Carlos Alonsok. Bestalde, Carlos Ruedak “Espainiako beste kide batzuk ordezkatzeko aukera hau” eskertu du. “Ideiak, lana eta solasaldi asko” ekar ditzakeela uste du.

Plataforma horrek beste Autonomia Erkidego batzuen eta GADIR Taldearen (Plena Inclusióneko Zuzendaritzari Laguntzeko Taldea) ordezkariak ditu, eta irailean era ofizialean aurkeztea aurreikusten da.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content