Skip links

FEVASek desgaitasunak dituzten pertsonei bizitza duina bizitzaren amaierara arte bermatzeko erronka etikoa jorratzen du kasu prototipiko batean

FEVASek izenburu hau duen dokumentua argitaratu du:
Laguntza onak adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat,
hauskortasun aurreratuko eta bizitzaren amaierako egoeretan.
Dokumentuak, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak
euren bizitzaren amaierara arte
zaintzeko modua aztertzen du.

Dokumentu hori egiteko,
FEVASek hainbat erakunderekin egin du lan:
Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia,
Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa,
Gorabide, Futubide eta Uliazpi.

Marije Goikoetxeaa etikan adituak
koordinatu du lan tekniko guztia.

Dokumentuaren atal garrantzitsuenetako batek
bizitzaren azken etapan laguntza ona emateko
orientabideak jasotzen ditu.
3 arloko orientabideak zehazten ditu:

 Pertsona, haren beharrak eta erabakiak
kontuan hartzea.

 Bizitzaren azken etapan
laguntza ona emango duten
elkarteak sustatzea.

 Bizitzaren etapa guztietan
osasunerako eskubidea eta kalitatezko bizitza
errespetatuko duen
arreta soziosanitarioa defendatzea.

Dokumentu honekin,
FEVASek gizartea adimen- edo garapen-desgaitasuna duten
pertsonen eskubide eta duintasunaren inguruan sentsibilizatu nahi du.

Argitalpena deskargatu

Beste kasu prototipiko bat aurkezten dugu, “Laguntza onak adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat, hauskortasun aurreratuko eta bizitzaren amaierako egoeretan” izenekoa. Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide, Futubide eta Uliazpirekin lankidetzan egindako lan horrek hauskortasun larriko eta bizitzaren amaierako egoeretan adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen arretan eta zaintzan sakontzen du.

Koordinazio teknikoa asistentziaren etikan aditua den Marije Goikoetxeak egin du, eta atal hauetan dago egituratuta: gaiari sarrera, kasu prototipikoaren deskribapena, hautemandako arazo etikoak, arriskuan dauden balioak, eta deliberazioa eta gomendioak. Gainera, egoera konplexu horietan profesional eta familientzat gida gisa balio duten arauzko erreferentziak eta dokumentu interesgarriak biltzen ditu.

Gomendioen atalean hiru ardatzetako proposamenak nabarmentzen dira: erdian pertsona jartzean oinarritutako ikuspegiaren indarketa; bizitzaren amaieran laguntza onak emateko gai diren erakundeen sustapena; eta etapa horretan adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eta bizi-kalitaterako eskubidearekin koherentea den gizarte- eta osasun-arretako ereduaren finkapena.

Ekimen horren bidez, FEVASek nabarmendu nahi du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta duintasuna bizitzako une guztietan errespetatu behar direla, zaurgarritasun handieneko egoeretan batez ere.

Argitalpena deskargatu

Artículos relacionados

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen “Desgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak” txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content