Skip links

FEVAS erakundeak koronabirusaren aurrean

Koronabirusak asko aldatu ditu gure bizitzak.

Era berean, elkarteek, adimen urritasuna duten pertsonentzako

eta haien familientzako zerbitzuak eta laguntzak aldatu behar izan dituzte.

 

Euskadiko elkarte batzuek euren esperientzia

eta koronabirusari aurre egiteko

martxan jarri dituzten ekintzak kontatu dizkigute.

 

Duela aste batzuk COVID-19ak egoera larrian jarri zuen mundu osoa. Martxoaren 14an Gobernuak alarma egoera ezarri zuen. Ordutik, FEVAS osatzen duten 13 erakundeek erlojuaren kontra lan egin dute egoera berrira egokitzeko, adimen urritasuna duten pertsonei eta familiei babesa ematen jarraitzeko. Oso denbora laburrean, erakundeak berregituratu ziren, laguntza sistema aldatu zen eta zerbitzuak online formatura egokitu ziren. Eta hori bideragarria ez bazen, gizartearen esku jartzen ziren.

Donostiako Goyeneche fundazioaren kasua da, Garaguneak (Eguneko Arreta Zentroak) itxi behar izan zituen, baina lehen unetik elkartasuna eta giza baliabideak eskaini zizkieten egoitza-zerbitzuak zituzten Gipuzkoako erakundeei. Beste alde batetik, Aspace Bizkaiak, ia alarma egoera martxan jartzearekin batera, “Garuneko paralisia eta antzekoak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzeko protokoloa – COVID-19” jarri zuen martxan, euren egoera eta beharrak ezagutzeko.

Uliazpik ere hainbat neurri dituen dispositibo konplexua zabaldu du bere zentroetan koronabirusa geldiarazteko, Zubietan, adibidez, eta Gorabidek, bere zerbitzu nagusietako hiru berbideratu ditu: Aisialdia; Egoitzak eta Etxebizitzak; eta BBK SAIOA GORABIDE (Harrera, Informazio, Orientazio eta Laguntza Zerbitzua), arreta telematikoarekin eta online jarduerak martxan jarrita, besteak beste.

Pandemiak sortu dituen ekintzen artean, ia mota eta eremu guztietakoak egon dira. Entretenitzeko eta elkartea ikusarazteko Gipuzkoako erakundeak bultzatu duen “Atzegi tribiala” jolasak harrera bikaina izan du. Horrez gain beste batzuk gehitu behar zaizkie, Gaude elkartearen senideentzako kafe birtuala; irakurketa errazeko hainbat baliabide dituen APNABI-Autismo Bizkaiaren webgunea edo  #UnMañanaParaTodos Apdemaren kanpaina, adibidez.

ikusi Donostiako Goyeneche Fundazioaren esperientziari buruzko gehiago

ikusi Aspace Bizkaiaren esperientziari buruzko gehiago

ikusi Uliazpiren esperientziari buruzko gehiago

ikusi Gorabideren esperientziari buruzko gehiago

ikusi Atzegiren esperientziari buruzko gehiago

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content