Skip links

FEVASek dolu prozesuetan lagun egiteari buruzko kasu prototipo berri bat hasi du

FEVAS, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien senideei
dolu prozesuetan lagun egiteko moduari buruzko
kasu berri bat lantzen hasi da.
Kasu horrek etika hartzen du kontuan.

Etika pertsonen portaera gidatzen duten
arau eta erregelen multzoari dagokio.
Pertsonak orientatzen ditu, adibidez, ona edo txarra denari,
baimenduta dagoenari edo derrigorrezkoa denari buruz.

Lan honetan 8 erakundetako 13 pertsonak hartzen dute parte,
eta koordinazio teknikoa Marije Goikoetxea
etikan adituaren esku dago.
Pertsona horiek doluarekin erlazionatutako gaiei buruz hausnartuko dute.
Adibidez:

• Zer prestakuntza behar da dolu-egoerari aurre egiteko?
• Nola eman laguntza onak dolu-egoeretan?
• Nola bultza ditzakete erakundeek ekintza zuzenak?

Gogoetak nola jokatu jakiteko zenbait orientabide
emango dituen dokumentu batean jasoko dira.

FEVASentzat oso garrantzitsua da etika.
Horregatik urte asko daramatza gai hori lantzen.

FEVAS “Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien senideen ondoan egotea dolu-prozesuetan: Ikuspegi etikoa” izeneko kasu berri bat lantzen hasi da. Lan horrek, doluari modu egokian aurre egitea ahalbidetuko duten irizpide orientatzaileak garatzeko deliberazio-hausnarketan sakontzen du. Landuko diren funtsezko gaietako batzuk hauek dira: Zer aurrerapen eta prestakuntza behar dira dolu egoera bati aurre egiteko, bai banaka, bai taldean? Nola eman ahal zaizkie laguntza onak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei eta inplikatutako beste pertsona batzuei? Nola antola daitezke etikoki zuzenak diren ekintzak erakundeen barruan?

Kasu prototipo honetan, FEVASek ikuspegi horren barruan gauzatzen duen bosgarrenean, 8 erakundetako (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Gaude, Gautena, Gorabide, Uliazpi eta Usoa Fundazioa) 13 pertsonak hartzen dute parte. Marije Goikoetxeak, arreta-etikan adituak, babestuko du ikuspegi teknikotik proiektua 2025ean, eta baterako hausnarketa horren emaitza dokumentu batean jasoko da.

FEVASek etikaren antolakuntza-garapenaren alde egindako apustua hainbat ekimenetan islatu da azken urteotan. Horien artean hauek nabarmentzen dira: tratu txarren ikuspegi etikoari buruzko ikerketa, ikastaro espezifikoak barne hartzen dituen prestakuntza eskaintza, Erabateko Kalitate Ereduaren inplementazioa, etikan eta Hausnarketa Etikoko Taldeen diseinuan eta pilotajean oinarritutako ardatzarekin.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content