Skip links

FEVAS Plena inclusión erakundeak behar handia duten adimen urritasuneko pertsonetan jarri du arreta

Abenduaren 2an  FEVAS Plena inclusión Euskadi erakundeak jardunaldi bat antolatu zuen
adimen urritasuna eta behar handiak dituzten pertsonei buruz.
Berta González, Plena inclusión erakundekoa eta Michael Wehmeyer, Kansas-eko Unibertsitatekoa,
bertan egon ziren eta behar gehien dituzten pertsonen bizitza hobetzeko
moduei buruz hitz egin zuten.

Inaugurazioan, Hugo Barojak, federazioko presidenteak, esan zuen
politiketan, zerbitzuetan eta programetan
kontuan hartu behar direla pertsona horien beharrak.
Bukatzeko, Jorge Llorentek, Gorabideko autokudeatzaileak,
esan zuen ez garela pertsona horietaz ahaztu behar.

Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, FEVAS Plena inclusión Euskadi erakundeak joan den abenduaren 2an “Inor kanpoan gera ez dadin. Behar gehien duten adimen urritasuneko pertsonen laguntzetan pentsatuz” jardunaldia antolatu zuen, pertsona horien errealitatean sakontzeko helburuarekin. 130 parte-hartzailek, Berta Gonzálezekin, Plena inclusión erakundeko Bizitza Kalitateko Arloko arduradunarekin, eta Michael  Wehmeyer-ekin, Kansas-eko Unibertsitateko Desgaitasunaren Beach Zentroko zuzendari eta ikertzaile nagusiarekin batera, kontu garrantzitsuak jorratu zituzten, hain zuzen ere kolektibo honetako pertsonen autodeterminazioa eta bizitza kalitatea sustatzeko.

Inaugurazio ekitaldian Beatriz  Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako kontseilaria, Isabel Sánchez, Gizarte Ekintzako foru diputatua, eta Hugo Baroja, federazioko presidentea, ere egon ziren. Azken honek nabarmendu zuen laguntza jasotzeko behar handiak dituzten pertsonak “politiken orientazioan beraien lekua izan behar dutela, baita zerbitzuak eta programak diseinatzean ere”.

Amaieran, Jorge Llorentek, Gorabide-ko autokudeatzaileak, ideia hori errepikatu zuen, hauxe adieraziz: ” Pertsona guztietan pentsatu behar dugu, gehienbat laguntza gehien behar dutenetan. Ezin gara beraietaz ahaztu”.

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content