Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadi ROCE 2016 Topaketan

Valeria García-Landarte FEVAS Plena inclusión Euskadiko zuzendaria

ROCE 2016 Topaketan egon zen.

Valeriak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egiten diren

musika jardueren garrantzia azaldu du.

Zoriona ematen diete adimen urritasuna duten pertsonei

eta musikariak sentsibilizatzen dituzte.

 

Topaketa horretan “Soinuen mosaikoa” egitasmoa ere aurkeztu zen.

Euskadin, adimen urritasuna duten 35 pertsonak eta Euskadiko eta

Bilboko Orkestra Sinfonikoek hartzen dute parte “Soinuen mosaikoa” egitasmoan.

Mosaikoak musika hurbildu nahi die adimen urritasuna duten pertsonei,

eta sorkuntzarako duten gaitasuna bultzatu.

Joan den asteartean, uztailaren 5ean, Euskal Federazioak, adimen urritasuna duten pertsonei musika hurbiltzeko esperientzia konpartitu zuen, Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareak antolatutako “Pertsonak elkartuz, musikarekin hunkituz” ROCE 2016topaketan. Valeria García-Landarte FEVAS Plena inclusión Euskadiko zuzendariak, “Gizarte alorreko proiektuak musikatik ekinez eta egituratuz” izeneko mahai inguru
an hartu zuen parte, Emilio Aragón polifazetikoarekin, César Coca kazetariarekin eta Juanjo Grande musika eta sorkuntza zuzendariarekin.

García-Landartek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aurrera eramaten ari den lankidetzan gauzatu diren musika ekimenen balioa azpimarratu zuen. Hitzarmen horri esker, 2009tik, 600 pertsonak, adimen urritasuna dutenen eta federazioko kide diren erakundeetako laguntzaileen artean, hartu dute parte 14 musika tailerretan eta beste horrenbeste kontzertutan. Bere iritziz, musikak “zoriona eta aukera berriak sortzen ditu adimen urritasuna duten pertsonen artean eta gizarte sentsibilizazioa bultzatu du musikarien artean”.

Topaketa horren barruan, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin batera, adimen urritasuna duten Euskadiko 35 pertsonak parte hartzen duten Soinuen Mosaikoa egitasmoa ere aurkeztu zen. Mosaikoa, Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak, Plena inclusión Españarekin lankidetzan bultzatu duen eta BBVA Fundazioak finantzatu duen ekimena da. Helburua, musikaren eta arte sorkuntzaren bitartez gizarteratzea bultzatzea da. Emilio Aragónek idatzi duen musika pieza batean eta José Saramagoren “La flor más grande del mundo” lanean oinarrituta dago. ROCE 2016 topaketan egon zen konposatzaileak berotasun handiz hitz egin zuen lankidetzarako egitasmo horren indar eraldatzaileari buruz.

Artículos relacionados

Atzo, Gasteizko Artium Museoan, Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen bederatzigarren urteurrena ospatu zuen. FEVASek, sareen sare horretako kide aktibo gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren sektoreak politika publikoak eraikitzeko funtsezko eragile gisa duen zereginari balioa emateko balio izan zuen

Liburuaren Nazioarteko Eguna. Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak #QueSeLeaFácil kanpaina abiarazi du. Sentsibilizazio-ekintza horretan, irakurketa errazaren bidez literaturako klasiko handietako literaturako pertsonaiek kultura irisgarriagoa eta inklusiboagoa eskatzen dute.

Hobetu beharreko alderdien artean kolektibo horri buruzko datu espezifikoen eskasia, arreta sistema integratuen falta eta osasun mentaleko langileak pertsona horien arretan trebatzeko beharra daude.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content