Skip links

FEVASek bere lehentasunak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

FEVASeko ordezkariak Hezkuntza Sailarekin bildu dira.
Topaketa horretan hezkuntza-inklusioa
hobetzeko ekintzez hitz egin dute.
Gainera, FEVASek aurten lantzeko
zenbait ekintza aurkeztu ditu.

Bilera horretan hauek aritu dira:

• Josean Idoeta (FEVASeko presidentea)
• Valeria García-Landarte (FEVASeko zuzendari-gerentea)
• Hezkuntza-zerbitzuak dituzten
lau elkarteetako zuzendaritzak:
Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa,
Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gautena.
• Begoña Pedrosa (Hezkuntza sailburua)
• Lucía Torrealday (Hezkuntza Politiketako sailburuordea)
• Mikel Juaristi (Aniztasun eta Inklusiorako zuzendaria).

Bilera horretan, FEVASek nabarmendu zuen
garrantzitsua dela elkarlanean aritzea adimen-desgaitasuna,
Autismoaren Espektroko Nahasmenduak eta Garun-paralisia
dituzten ikasleen inklusioan eta eskubideetan aurrera egiteko.

Gainera, FEVASek aurtengo laneko zenbait ildori buruz hitz egin zuen.
Adibidez:
• Arau eta lege batzuen hedapena
• Gizartearen sentsibilizazioa
• Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza
• Familien parte-hartzea
• Eskolaren eta eragileen arteko koordinazioa

FEVASek uste du bilera horiek garrantzitsuak direla
hezkuntza inklusiboan aurrera egiteko
eta ikasle guztien aukerak zabaltzeko.

Argazkia: Eusko Jaurlaritza

FEVASeko ordezkariak Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bildu ziren atzo, hezkuntza eredu inklusiboa indartuko duten ekintzetan eta estrategietan sakontzeko. Topaketan, urte honetarako lehenetsi beharreko laneko ardatzak aurkeztu ziren.

Laneko gune horretan, FEVASen aldetik Josean Idoetak (presidentea), Valeria García-Landartek (zuzendari-gerentea) eta hezkuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzten lau erakunde kideetako zuzendaritzek hartu zuten parte: Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gautena. Sailaren aldetik, Begoña Pedrosa, Lucía Torrealday (Hezkuntza Politiketako sailburuordea) eta Mikel Juaristi (Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria) izan ziren.

FEVASek nabarmendu zuen lankidetza hori funtsezko zutabea dela eredu inklusiboa indartzeko eta adimen-desgaitasuna, Autismoaren Espektroko Nahasmenduak eta Garun-paralisia dituzten ikasleen eskubideak bermatzeko. Gainera, bileran, 2025erako laneko zenbait ildo partekatu ziren, besteak beste: araudiaren hedapena, gizartearen sentsibilizazioa, hezkuntza komunitatearen prestakuntza, familien parte hartzea eta eragileen arteko koordinazioa.

FEVASek modu positiboan baloratzen ditu elkarrizketarako eta lankidetzarako espazio horiek, funtsezkoak baitira hezkuntza inklusiboagorantz aurrera egiteko eta ikasle guztientzako etorkizuneko aukerak sustatzeko.

Argazkiaren egilea: Eusko Jaurlaritza

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content