Skip links

FEVASek irisgarritasun kognitiboa aldarrikatu du Gertu Kultura Bizkaiaren aurkezpenean

Atzo aurkeztu zen Bilboko BBK Salan
Gertu Kultura Bizkaia proiektua.
Proiektu hori kultura hainbat kolektibotara hurbiltzeko sortu da,
besteak beste, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia
eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonengana.

Gertu Bizkaiak 22 kultur programatzaile eta 33 gizarte erakunde
biltzen ditu plataforma digital batean,
kultura irisgarriagoaren eta inklusiboagoaren alde elkarrekin lan egiteko.
FEVAS proiektu honetan parte hartzen duen erakundeetako bat da.

Gertu Kulturaren Bizkaiko aurkezpenean
Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko, BBK Gizarte Ekintzako
eta Gertu Kulturako ordezkariek hitz egin zuten.

Gainera, “Kultura oztoporik gabe” izeneko mahai-inguruan
hauek hartu zuten parte:

• Idoia Pérez de Mendiola (Bizkaiko Caritas)
• Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoa)
• Borja Pujol (Bilbao orkestra sinfonikoa)
• Sonia Cámara (Arrigorriagako Udala)
• Lucía Soria (FEVAS).

Mahai-inguru horretan, FEVASek esan zuen kultura eskubide bat dela
eta irisgarriagoa eta inklusiboagoa izan behar duela.
Horretarako, gauza batzuk hobetu behar dira.
Adibidez:

• Irisgarritasun kognitiboa eta irakurketa erraza sustatzea.
• Desgaitasuna duten pertsonekiko aurreiritziak ezabatzea.
• Desgaitasuna duten pertsonek
baliabide ekonomiko gutxiago dituztela kontuan izatea.
• Kulturako profesionalak prestatzea.
• Administrazioaren, kultura-eragileen
eta elkarteen konpromisoa bilatzea.

Gertu kultura

Gertu Kultura Bizkaia ekimenaren aurkezpena egin zen atzo Bilboko BBK Salan. Ekimena kultura irisgarriagoa, askotarikoagoa eta eraldatzaileagoa sustatzeko helburuarekin sortu zen. Une honetan, plataformak 22 kultur programatzaile eta 33 gizarte erakunde biltzen ditu, horien artean FEVAS, kultura inklusiboaren alde elkarrekin lan egiteko.

Inaugurazio ekitaldian Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Diputatuak, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako Foru Diputatuak, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotziak, Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako Zuzendariak eta Marta Font GERTU Kulturako Zuzendariak hartu zuten parte.

Ekitaldi horren esparruan, “Kultura oztoporik gabe” mahai-ingurua egin zen Idoia Pérez de Mendiolarekin (Bizkaiko Caritas), Iratxe Momoitiorekin (Gernikako Bakearen Museoa), Borja Pujolekin (Bilbao Orkestra Sinfonikoa), Sonia Cámararekin (Arrigorriagako Udala) eta Lucia Soriarekin (FEVAS).

FEVASek adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia edo autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek bizitza kulturalean sartzeko, gozatzeko eta parte hartzeko dituzten erronkak azpimarratu zituen. Horien artean, kultura benetan inklusiboa lortzeko guztiz lagungarria den irisgarritasun kognitiboa. Gainera, beste oztopo batzuk ezabatzearen garrantzia nabarmendu zen, hala nola adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin lotutako estereotipoak, oztopo ekonomikoak edo kultura-sektoreko profesionalei prestakuntza espezifikoa eskaini beharra.

FEVASek kulturarako sarbidea gizarte, eskubide eta laguntza eredutik berriro pentsatzeko beharra defendatu zuen, eta pertsona guztiak kulturaren esparruan parte aktibo izan daitezkeela azpimarratu zuen.

Amaitzeko, FEVASek kultura, politika eta gizarte arloko eragile guztien konpromiso kolektiboa eskatu zuen, kultura inklusiboagorantz eta pertsona guztientzako irisgarriagorantz aurrera egiteko.

Gertu kultura

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content