Skip links

FEVASek positibotzat jo du adimen-desgaitasuna duten pertsonei lanpostuan laguntzeko Osakidetzarekin sinatutako hitzarmena

6 erakundek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuarekin.
Hitzarmen hori Osakidetzan lan egingo duten eta
adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko da.

Hauek dira akordio hau sinatu duten erakundeak:
• APNABI-Autismo Bizkaia
• Gaude
• Euskadiko Down Sindromea Fundazioa
• Lantegi Batuak
• Gureak Araba
• Gureak

Akordio horren sinaduran,
Osasun sailburuak erakundeen
lan garrantzitsua nabarmendu du.
Esan du erakunde horiek lan handia egiten dutela
adimen-desgaitasuna duten pertsonen
eskubideen eta gizarteratzearen alde.

FEVASen ustez, akordio hori oso garrantzitsua da,
gizarte bidezkoago eta inklusiboagorantz
aurrera egiteko balio duelako.
Gainera, FEVASek uste du
erakundeen eta administrazioaren arteko lankidetza
ezinbestekoa dela adimen-desgaitasuna duten pertsonen aukerak hobetzeko.

Informazio gehiago: Irekia (Eusko Jaurlaritza)
Irekiaren argazkia

Joan den azaroaren 10ean, APNABI-Bizkaia, Gaude, Euskadiko Down Sindromea Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak erakundeek eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko presidenteak luza daitekeen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten lau urterako, Osakidetzan zerbitzuak ematen hasten diren eta adimen-desgaitasuna duten pertsonei lanpostuan laguntzeko.

EHLABE elkartean (Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea), FEVAS Plena Inclusión Euskadi elkartean (Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko erakundeen euskal elkartea) eta Euskadiko Enplegu Lagundurako Foroan sartuta dauden erakunde horiek ibilbide luzea dute adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzen.

Ildo horretan, akordio horren sinaduran Sagarduik nabarmendu zuen erakunde horiek funtsezko lana egiten dutela adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen sustatzaile eta eragile aktibo gisa, herritar gisa erabateko gizarteratzea eta partaidetza soziala izan dezaten bultzatzeko.

FEVAS Plena inclusión Euskadirentzat, hitzarmena aurrerapausoa da gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko, eta aurrerapenak ekarriko ditu adimen-desgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeko bidean. Gainera, agerian uzten du eragileen arteko lankidetza, zehazki Administrazio Publikoaren eta Hirugarren Sektorearen artekoa, ezinbestekoa dela kolektiboaren aukera-berdintasunean aurrera egiteko.

Informazio gehiago: Irekia (Eusko Jaurlaritza)
Irekiaren argazkia

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content