Skip links

FEVASek 38 pertsona prestatu ditu irakurketa errazeko testuen balioztapenean

FEVASen ikastaro bi egin ditugu

irakurketa errazeko testuak balioztatzeko.

Ikastaroak Bilbon eta Gasteizen izan dira,

eta 38 pertsonak hartu dute parte.

Balioztapena zer den ikasi dugu

eta baita zelan balioztatzen dugun ere.

 

Gainera, beste ekintza batzuk ere egiten ditugu,

irisgarritasun kognitiboa sustatzeko.

Adibidez, irakurketa errazeko ikastaroak, gidak eta Jardunaldiak.

FEVASen “Irakurketa Errazeko testuen Balioztapen” ikastaro bi egin ditugu duela denbora gutxi, bat Bilbon (apirilaren 17an) eta bestea Gasteizen (apirilaren 18an), eta gure kide diren erakundeetako 38 pertsonak hartu dute parte. Eva Luján, Ademo Fundazioko logopeda eta adimen urritasuna duten pertsonekin testuen balioztapeneko laguntzako teknikari espezialista izan zen adimen urritasuna zuten eta ez zuten pertsonez osatutako taldeei prestakuntza ematearen arduraduna.

Ikastaroen helburuak hauek izan ziren: balioztapen prozesua ulertzea, irakurketa errazaren metodologiaren parte espezifiko gisa; alderdi garrantzitsuenak ezagutzea, balioztapen taldeak martxan jartzeko; taldeen barruan dinamizatzaile eta balioztatzaile rolak bereiztea; eta jasotako ezagutzak martxan jartzea.

Ekintza hori, irisgarritasun kognitiboa sustatzeko FEVASek aurrera daraman estrategiaren barruan dago. Azken urteetan, estrategia hori, irakurketa errazeko zenbait prestakuntza ikastarotan, irakurketa errazerako giden bilduma baten argitalpenean, 2017an egin zen “Eta errazago egiten badugu” izeneko jardunaldian eta duela denbora gutxi, hezkuntza komunitateari zuzenduta, egin den “Egin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” lanaren argitalpenean gauzatu da.

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content