Skip links

FEVASek aitorpena egin die desgaitasuna duten pertsonei eta elkarteen mugimenduari, inklusioa eraikitzeko orduan duten zereginagatik

Atzo Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna izan zen

eta, hori ospatzeko, FEVASek “Inklusioa ereiten” jardunaldia antolatu zuen.

Hala, desgaitasuna duten pertsonei eta horien elkarteei aitorpena egin zien,

gizarte inklusiboagoa lortzeko egiten duten ahaleginagatik.

 

Inaugurazioaren ondoren,

mahai-inguru bat egin zen, eta bertan parte hartu zuten zenbait elkartetako zuzendariek

eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkari batek.

Elkarteen mugimenduaren garrantziari buruz hitz egin zuten,

baita etorkizunerako erronkei buruz ere.

 

Ondoren, adimen-desgaitasuna duten pertsonek esperientzia arrakastatsuak aurkeztu zituzten,

inklusioa lor daitekeela frogatzeko.

 

Jardunaldia amaitzeko,

FEVASeko zuzendariak eskerrak eman zizkien denei,

elkarren artean gizartea inklusiboagoa izatea lortzen dutelako.

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, FEVASek “Inklusioa ereiten” jardunaldia antolatu zuen atzo, Donostiako Kursaal zentroan. Bertan bildu ziren adimen-desgaitasuna duten pertsonak, arlo horretako profesionalak, zuzendariak, senideak eta hainbat eragiletako ordezkariak, desgaitasuna duten pertsonek eta elkarteen mugimenduak gizarte inklusiboa eraikitzeko prozesuan izan duten zeregin erabakigarria aitortzeko.

Inaugurazioan, FEVASeko presidente Hugo Barojak aipatu zuen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkarteen mugimendua sortu zenetik igaro diren 50 urteetan fokua aldatu egin dela “desgaitasunetik pertsonetara, horien duintasunera eta eskubideetara”. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak adimen-desgaitasunarekin lotutako euskal erakundeen ibilbidea goraipatu zuen, eta adierazi zuen inklusioa herrialde-mailako erronka dela. Azkenik, Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak ere adierazi zuen inklusioa eta gizarte-kohesioa izan behar ditugula helburu, eta azpimarratu zuen horretarako beharrezkoa dela “hirugarren sektorearen eta erakundeen arteko talde-lana”.

Inaugurazio ofizialaren ondoren, “Elkarte mugimenduaren balioa inklusio sortzaile gisa” mahai-ingurua egin zen, Yolanda Fillat gizarte-aholkulariak moderatuta. Hauek izan ziren parte-hartzaileak: Mitxel Lakuntza, Atzegiko zuzendaria; Esther Larrañaga, Aspace Gipuzkoako zuzendaria; Jose Ángel Mendiluce, Donostiako Goyeneche Fundazioko zuzendaria; Amaia Lopetegi, Gautenako zuzendaria; eta Txaro Rodrigo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zuzendari nagusia. Besteak beste, gai hauek izan zituzten aztergai: inklusioa lortzeko behar diren zerbitzuak eta laguntzak, eta elkarteen sareak nola sor ditzakeen inklusiorako baldintzak ingurunean. Horrez gain, etorkizunerako zenbait erronka zehaztu zituzten. Halaber, azpimarratu zuten, historikoki, familien elkarteak funtsezkoak izan direla adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei eta beren senideei laguntzeko, aukerak sortzeko eta gizartea eraldatzeko.

Ondoren, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak protagonista dituzten bederatzi esperientzia aurkeztu ziren. Horien bidez, agerian geratu zen eraldaketa sortzeko gaitasuna badutela: Nik ere posible egiten dut aldaketa (Gaude), Saskigintza ikastaroak eskolan: sentsibilizatu eta gure balioa erakusten dugu (Aspace Gipuzkoa), Auto-kudeatzaile taldeen 20 urte (Apdema), Aniztasuna eta gaurkotasuna Onda Vascan (Fundación Goyeneche de San Sebastián), Enplegu publikoa adimen urritasuna duten pertsonentzat (Gipuzkoako Foru Aldundia), Korrikan hartzen dugu parte (Aspace Bizkaia), Antzerkia atsegin dugu (Gautena), Pertsona irisgarriak (Gorabide) eta Gure txanda da kanpaina (Atzegi).

Amaitzeko, Valeria Garcia Landartek eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei, banaka nahiz kolektibo gisa inklusioaren alde egiten duten ekarpenagatik.

Artículos relacionados

En un esfuerzo por fortalecer el modelo comunitario y fomentar la inclusión de las personas con discapacidad intelectual o del desarrollo, damos inicio a un nuevo pilotaje centrado en la figura del Conector comunitario. Este proyecto busca generar aprendizajes compartidos que sienten las bases para su asimilación y posible implementación.

Zenbait erakundek lankidetza hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin administrazio horretan sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzea errazteko.

Logelan Logale proiektuaren esparruan, joan den asteazkenean, Euskadiko Orkestrak bultzatutako ekimen horretan parte hartzen duten 25 irakasle baino gehiagori zuzendutako irisgarritasun kognitiboari buruzko sentsibilizazio saio bat egin genuen.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content