Skip links

FEVASek “Mi voto cuenta- Nire botoak balio du” kanpaina jarri du abian

Maiatzaren 28an Foru eta Udal hauteskundeak daude.

Hori dela eta,

FEVASek kanpaina bat hasi du

alderdi politikoak eta gizartea desgaitasuna duten pertsonen

eskubideen eta aldarrikapenen inguruan sentsibilizatzeko.

Kanpaina horretan desgaitasuna duten pertsonen beraien ideiak argitaratuko dira.

 

Kanpaina horretaz gain,

FEVASek 3 topaketa egingo ditu desgaitasuna duten pertsonen

eta alderdi politikoetako ordezkarien artean:

– Donostia, maiatzak 5.

– Bilbo, maiatzak 9.

– Gasteiz, maiatzak 16.

 

Hona hemen ekintza horien helburuak:

– Desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna ematea,

– Beren auto ordezkaritzan aurrera egitea

– Haien eskubideetan eta inklusioan aurrera egitea

 

Maiatzaren 28ko Foru eta Udal Hauteskundeen esparruan, FEVASek adimen- edo garapen-desgaitasuna (garun-paralisia, Down sindromea eta autismoa) duten pertsonen aldarrikapenak gizarteari helarazteko kanpaina hasi du sare sozialetan. Euskadiko talde politiko nagusietako ordezkariei aurkeztuko zaien Manifestua idazten lan egin duten pertsona desgaituen testigantzetan oinarritutako komunikazio-ekintza da. Beren eskaeren artean, oinarrizko eskubideekin zerikusia duten zenbait daude, hezkuntza, irisgarritasun unibertsala, osasuna edo etxebizitza, besteak beste.

Kanpaina horrek bat egiten du FEVAS elkarte-mugimendua hauteskunde-garaian gauzatzen ari den beste jarduera batzuekin. Aipatzekoak dira desgaitasuna duten pertsonen eta une honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoetako (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP) ordezkarien artean Gipuzkoan (maiatzak 5), Bizkaian (maiatzak 9) eta Araban (maiatzak 16) egingo diren hiru topaketak.

Ekintza horien bidez, FEVASek ikusgaitasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskaerei, haien auto ordezkaritzan aurrera egin nahi du eta haien eskubideetan, inklusioan eta herritartasun osoan urratsak eman nahi ditu.

Artículos relacionados

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen “Desgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak” txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content