Skip links

Irisgarritasun unibertsalaren alorreko ez betetzeak salatzeko kanpaina abiatu du CERMIk

CERMI, Espainian urritasuna duten pertsonak

ordezkatzen dituen erakundea da.

 

CERMIk kanpaina bat jarri du martxan.

Kanpaina horren izena Horizonte Accesibilidad 4 diciembre 2017 da.

Kanpaina horrekin irisgarritasun unibertsalaren

garrantziari buruzko kontzientzia

piztu nahi da.

 

CERMIren eta bere erakundeen iritziz, informazio

eta zerbitzu guztietarako sarbidea izatea giza eskubidea da.

CERMIk herritarren eta erakundeen kexak eta iradokizunak jaso ditu.

Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Legeak

esaten duenez, abenduaren 4an produktu,

ondasun eta ingurune guztiek irisgarri izan beharko dute.

 

CERMIk eta bere erakundeek arreta piztu nahi dugu, hori bete dadin.

Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (Estatuko CERMI) izenekotik, “Horizonte Accesibilidad 4 diciembre 2017” deritzon kanpaina jarri da martxan. Kanpaina horren xedea irisgarritasun unibertsalari buruz kontzientzia piztea da, giza eskubide gisa, horren falta bazterketa eta giza eskubide horien bortxaketa gisa ulertuz.

Herritarren eta urritasuna duten pertsonen eta beraien familien elkarteen eta erakundeen salaketak, kexak eta erreklamazioak jasoz, Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei eta beraien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrak ezartzen duen denbora muga azpimarratu nahi da, 2017ko abenduaren 4a, hain zuzen ere, produktu, ondasun, ingurune eta zerbitzu guztiak irisgarriak izan daitezen, bazterketa ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko oinarrizko baldintzak kontuan izanda.

Helburua, beraien eskubideak gauzatzea ezinezko bilakatzen duten oztopoak egoteagatik urritasunak dituzten pertsonekiko bazterketa egoerak sortzen dituzten eremuetan, inguruneetan, produktuetan eta zerbitzuetan irisgarritasunaren egoera nolakoa den erakusten duten bazterketa egoerak hautematea, identifikatzea eta katalogatzea da.

Behar bezala ordenatuko den informazio horrekin, alor horretako irisgarritasunaren egoerari buruzko txostenak egingo dira, agintari eskumendunen eta iritzi publikoaren eta komunikabideen aurrean aurkeztuz, zehapen prozedurak hasteko salaketak eta kontzientzia hartzeko prozesuak, hurrenez hurren.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content