Skip links

“Musika inklusiorako tresna gisa”, gure Egin bat erronkarekin bildumako gida berria

Gaur Desgaitasunaren Eguna da
eta FEVASek “Musika inklusiorako tresna gisa” izeneko
gida berriarekin ospatuko du.
“Egin bat erronkarekin” bildumako gida hau,
ikastetxeetako, kontserbatorioetako
eta musika-eskoletako irakasleentzat da.

Gida horren helburua adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen
kulturarako eskubideaz sentsibilizatzea da.
Horretarako, zenbait aholku ematen ditu musikaren irakaskuntza
eskuragarriagoa eta inklusiboagoa izan dadin.

Gida honek kontuan hartzen ditu Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko
Konbentzioak eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruz
hitz egiten duten beste lege batzuek diotena.

FEVASek pertsonek espazio guztietan
parte hartzeko aukera izan dezaten egiten du lan.
Gida hau helburu hori lortzeko beste urrats bat da.

Ikusi argitalpena

Ospatzen dugun Desgaitasunaren Nazioarteko Egunean, hezkuntza-komunitateari zuzendutako “Musika, inklusiorako tresna gisa” gida kaleratu dugu, gure “Egin bat erronkarekin” bildumako 6. Zenbakia, hain zuzen ere. Argitalpen horren bidez, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubideaz sentsibilizatu nahi dugu, musika-irakaskuntza eskuragarriagoaren eta inklusiboagoaren bidez.

Argitalpenak azpimarratzen du musikak oinarrizko balioak sustatzen dituela, hala nola berdintasuna, parte-hartzea eta aniztasunarekiko errespetua. Era berean, trebetasun kognitibo, emozional, sortzaile eta sozialen garapenean duen eragin positiboa nabarmentzen du, eta, aldi berean, autoestimua sustatzen eta nortasun pertsonala indartzen du. Helburua da pertsona bakoitzak ingurune inklusiboan musika ikasteko aukera izango duela bermatzea, eta, horretarako, hezkuntza-sistemak berak, ikastetxeek eta musika zentroek eta irakasleek kontuan hartu beharreko zenbait orientabide eskaintzen ditu.

Gida hau bat dator NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioarekin edo Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuarekin.

Ekimen horren bidez, adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garuneko paralisia dituzten pertsonek parte hartzeko, adierazteko eta euren talentua garatzeko aukera izango duten inguruneak sortzeko konpromisoa berresten dugu.

Ikusi argitalpena

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content