Skip links

Autokudeaketako euskal taldeek etorkizuna irudikatu dute urteroko topaketan

Azaroaren 23an, larunbata, autokudeaketako euskal taldeen
urteroko topaketa egin zen Donostian.
Aurten Atzegi elkartea arduratu da antolaketaz.

Adimen desgaitasun duten
Atzegi, Apdema, Gaude eta Gorabide elkarteetako ia 100 pertsona bildu ziren
etorkizuna irudikatzeko moduari buruz hitz egiteko.

Topaketaren aurkezpenean hauek aritu ziren:
• Arantxa Triñanes, Eneko Sagarmendi eta Iraitz Huegun,
Atzegiko autokudeatzaileen izenean
• Mitxel Lakuntza, Atzegiko zuzendaria.
• Valeria García-Landarte, FEVASeko zuzendaria.

Ondoren, hainbat eztabaida-talde egin ziren,
etorkizunarekin erlazionatutako gaiei buruz hitz egiteko:
• Non bizitzea gustatuko litzaizuke 5 urte barru?
• Nola imajinatzen duzue erretiroa?
• Zein eragin izango du gugan klima-aldaketak?
• Eta aurrerapen teknologikoek?,

FEVAS adi egongo da jardunaldi horren ondorioei,
eta dokumentu batean jasoko dira.
FEVASentzat oso garrantzitsua da topaketa hori.
Valeria Garcia-Landartek bere hitzaldian esan zuen
etorkizuna guztion eta gaur egiten dugunaren
araberakoa izango dela.
Gainera, FEVASek desgaitasuna duten pertsonen
eskubideen alde lanean jarraituko duela azpimarratu zuen.

 

Joan den azaroaren 23an, larunbatean, egindako Autokudeatzaileen XVII. Euskal Topaketan adimen desgaitasuna duten Atzegi, Apdema, Gaude eta Gorabide elkarteetako ia ehun pertsona bildu ziren Donostiako Elizbarrutiko Apaiztegian etorkizuna nola irudikatzen duten hausnartzeko.

Oraingoan Atzegik antolatu duen topaketaren aurkezpenean hauek aritu ziren: Arantxa Triñanes, Eneko Sagarmendi eta Iraitz Huegun erakunde anfitrioiko autokudeatzaileen izenean; Mitxel Lakuntza Atzegiko zuzendaria; eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendaria.

Ondoren, parte-hartzaileak hainbat eztabaida-taldetan banatu ziren, etorkizuna gai nagusitzat hartuta, eta bertan hausnarketarako hainbat gai planteatu ziren. Nola imajinatzen duzu zure erretiroa? Non uste duzu biziko zarela bost urte barru? Etorkizunean mundua hobea izango dela uste duzu? Zein eragin izango du gugan klima-aldaketak? Eta aurrerapen teknologikoek?, mahai gainean jarritako galderetako batzuk baino ez dira.

FEVAS adi egongo da jardunaldi horren ondorioei, eta dokumentu batean jasoko dira; izan ere, Valeria Garcia-Landartek bere hitzaldian azpimarratu zuenez, “etorkizuna guztion eta gaur egingo dugunaren mende egongo da”. Gainera, azpimarratu zuenez, FEVASek lanean jarraituko du etorkizunean adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobea izan dadin, eta pertsona guztientzako eskubide guztiak bete daitezen.

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content