Skip links

Pilotaje berria Familian Zentratuko Ikuspegia bultzatzeko

FEVASek proiektu berri bat hasi du,
Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan,
Familian Oinarritutako Ikuspegian aurrera egiteko.

Familian Oinarritutako Ikuspegia
lan egiteko eta laguntzeko modu bat da,
familia osoa erdigunean jartzen du,
eta ez desgaitasuna duen pertsona bakarrik.
Ikuspegi horrek familia bakoitzaren indarguneak sustatzen ditu,
eta erabakietan parte hartzea ere bultzatzen du.
Familien eta desgaitasuna duten pertsonen
bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

FEVASek hainbat urte daramatza ikuspegi hori lantzen.
2022an ikerketa bat egin zuen gai horri buruz.
Orain, FEVASek Plena inclusiónek egin duen
Enfoque centrado en familia. Autoevaluación para servicios y organizaciones
dokumentua landuko du.
Dokumentu horrek zerbitzu edo erakunde batek
familietan zentratuta lan egiten duen ala ez ebaluatzeko balio du.

Proiektu hau egiteko, FEVASek Deustuko Unibertsitateko
Maria Villaescusa eta Garazi Yurrebaso adituen
laguntza teknikoa du.
Lantalde bat ere sortuko da
6 erakundetako profesionalekin:

• Apdema
• Apnabi-Autismo Bizkaia
• Aspace Bizkaia
• Aspace Gipuzkoa
• Gaude
• Uliazpi

Lantalde horrek bere esperientzia partekatuko du,
erakundeen jardunbideak ebaluatuko ditu
eta hobetzeko zenbait ekintza proposatuko ditu.

Proiektu horren bidez, FEVASek familientzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako
laguntzak eta zerbitzuak hobetu nahi ditu

 

FEVASek proiektu berri bati ekingo dio, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, ikuspegi horretan aurrera egin ahal izateko pentsamendua eta ezagutza eraikitzeko, familien eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitateari laguntzeko modu gisa.

Familian Zentratuko Ikuspegia pertsona horiei hainbat eremu eta zerbitzu motatan laguntzeko erabiltzen da. Familiaren indarguneetan eta gaitasunetan oinarritutako eredua da, bai eta familiak plangintzan eta arretan duen hautaketan eta kontrolean ere. Gainera, familia-laguntzako testuinguruak eta sareak kontuan hartu eta profesionalen eta familien arteko lankidetza-harremanak eskatzen ditu.

Ekimen berri hau gauzatzeko, FEVAS ez da hutsetik abiatzen. 2022an, ikuspegi hori zuen ikerketa bat egin zuen, eta horren emaitza “Familian zentratutako ikuspegia. Kontzeptualizazioa eta eredu operatiborako proposamena” argitalpenean jasotzen da. 2025ean, pilotajea Plena Inclusiónen “Enfoque centrado en familia. Autoevaluación para servicios y organizaciones” tresnaren inguruan egituratzen da, eta parte hartzen duten erakundeei Erabateko Kalitate Sistemaren hiru ardatzetan (Bizi Kalitatea, Kudeaketa eta Etika) dituzten jardunbideei buruz hausnartzeko aukera emango die. Autoebaluazio horretatik abiatuta, erakunde bakoitzak bere beharretara eta testuingurura egokitutako hobekuntza-plana diseinatuko du.

Helburu horiek lortzeko, FEVASek María Villaescusaren eta Garazi Yurrebasoren (Deustuko Unibertsitatea) aholkularitza teknikoa du, bai eta sei erakundetako (Apdema, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Gaude eta Uliazpi) profesionalek osatutako lantaldea ere. Talde horrek jardunbide egokien trukea erraztuko du, ereduko ikaskuntza sustatuz. Hauek dira espero diren emaitza nagusiak: zentroen, zerbitzuen edo beste laguntza-eremu batzuen autoebaluazioa egitea ikuspegi horretatik; antolakuntzako hobekuntza-planak gauzatzea; eta erakundeetan ikuspegi hori inplementatzeko ekintzen katalogoa sortzea.

Pilotaje horrekin, FEVASek laguntza eta zerbitzu onak sortzeko apustua sendotu du adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat.

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content