Skip links

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonek “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan laguntzen dute

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoa duten
Bizkaiko 6 erakundetako 11 pertsonak
hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiaren
Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Planean.
Plan horrek pertsona horiek Internet, webguneak eta aplikazioak erabiltzean
dituzten zailtasunak ezagutu nahi ditu, eta soluzioak bilatu.
FEVASek koordinatu du
erakunde eta pertsona horien parte-hartzea.

Aurrez aurreko 2 bilera.
Bilera horietan,
pertsonek ingurune digitalean duten esperientzia kontatu dute,
eta teknologia hobetzeko ideiak ere eman dituzte.

Parte-hartzaileek esan dute garrantzitsua dela:
• Webguneak eta aplikazioak erabilerrazagoak izatea.
• Irakurketa erraza erabiltzea informazioa hobeto ulertzeko.
• Teknologia erabiltzen ikasteko prestakuntza-ikastaroak egitea.
• Tutorial errazak egitea, gailuak eta aplikazioak
zelan erabili pausoz pauso azaltzeko.
• Segurtasunik eza sor dezaketen elementuak kentzea

Esperientzia honetan parte hartu duten pertsonak
pozik daude,
euren ideiak eta iritziak partekatu ahal izan dituztelako.
Elkarteak ere pozik daude.
Garrantzitsua da desgaitasuna duten pertsonek
espazio horietan parte hartzeko aukera izatea
eta ingurune digitala errazagoa eta inklusiboagoa izaten laguntzea.

Adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko Bizkaiko sei erakundek, FEVASek koordinatuta, modu aktiboan hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan. Ekimen horren helburua kolektibo jakin batzuei ingurune digitaletara iristea zailtzen dieten oztopoak identifikatzea da, besteak beste, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei. Azken helburua da arrakala digitala murrizten lagunduko duten neurriak bultzatzea, aukera berdintasuna sustatzea eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egitea.

Proiektua, Aspace Bizkaia, Apnabi Autismo Bizkaia, Gaude, Gorabide, Futubide eta Lantegi Batuak erakundeetako adimen-desgaitasuna, garun paralisia eta autismoa duten 11 pertsonak parte hartu duten aurrez aurreko bi saioren bidez gauzatu da. Topaketa horietan, parte-hartzaileek teknologiarekin izan dituzten esperientziak partekatu eta irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko proposamenak egin dituzte.

Prozesuan zehar inklusio digitalarekin erlazionatutako hainbat erronka landu dira, hala nola webgune eta aplikazio berriak erabiltzean seguru sentitzeko beharra, teknologia argia eta erraza izatearen garrantzia eta gizarteak, administrazioak eta ingurune hurbilenak tresna digitalen erabilera errazteko bete dezaketen rola.

Parte-hartzaileek egindako proposamenen artean hauek nabarmentzen dira:

  • Webgune errazagoen diseinua.
  • Irakurketa errazaren erabilera edukien ulermena hobetzeko.
  • Prestakuntzaren beharra.
  • Tutorial irisgarriak sortzea, gailuak eta aplikazioak nola erabili urratsez urrats azaltzeko.
  • Nahasmena edo segurtasunik eza sortzen duten elementuak kentzea.

Parte-hartzaileak pozik agertu dira esperientzia horrekin euren ideiak azaltzeko eta hausnarketak egiteko espazioa izan dutelako. Era berean, ekimen horretan parte hartzen dugun erakundeok aintzat hartzen dugu haien ekarpena, eta pertsona guztientzako ingurune digital inklusiboagoa eta lagunkoiagoa eraikitzen modu aktiboan laguntzeko aukera hau txalotzen dugu.

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content