Skip links

Plena inclusiónek “Prácticas con impacto” bilatzen ditu Jardunbide Egokien hurrengo topaketarako

Plena inclusiónek
jardunbide egokien beste deialdi bat ireki du.
Aurten, ‘Prácticas con impacto’ da leloa.
Hautatutako jardunbideak azaroan Andaluzian
egingo den topaketa batean aurkeztuko dira.

Jardunbide egokien deialdien helburua
hauentzat onak diren jardunbideei balioa ematea da:

• Desgaitasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat.
• Laguntzen dieten erakundeentzat.

Erakundeek 3 kategoriatan aurkez ditzakete jardunbideak:

1. Desinstituzionalizazioa eta komunitateko bizitza:
Pertsonei, behar dituzten laguntzekin,
auzoetan eta herrietan, besteak bezala,
modu independentean, bizitzen
laguntzen dieten jardunbideak.

2. Gobernu ona eta lidergoa:
Erakundeen erabakietan
familien eta desgaitasuna duten pertsonen
parte-hartzea errazten
duten jardunbideak.

3. Teknologia:
Adimen- eta garapen-desgaitasuna
duten pertsonen bizi-kalitatea
hobetzeko teknologia
erabiltzen duten jardunbideak.

Gainera, oraingo honetan
beste eremu batzuetako esperientziak ere
aintzatetsi nahi ditu, hala nola:

• Ikerketa edo mundu akademikoa.
• Hirugarren sektoreko beste erakunde batzuk.
• Nazioarteko erakundeak
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin
lan egiten dutenak
• Administrazio publikoak.

Erakundeek apirilaren 27ra arte
aurkez ditzakete jardunbideak.

Informazio gehiago: Plena Inclusión –Jardunbide Egokiak

Plena Inclusiónek Jardunbide Egokien topaketaren beste edizio bat iragarri du, ‘Prácticas con impacto’ lelopean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonengan eta horiek babesten dituzten erakundeetan eragin positiboa sortzen duten ekimenak aintzatesteko eta ikusarazteko. Deialdia 2025eko azaroan Andaluzian egingo den Jardunbide Egokien Estatuko Topaketan amaituko da.

Duela hamarkada batzuetatik hona, Plena Inclusiónek desgaitasuna duten pertsonen arretan eta inklusioan erreferentzia gisa balio duten jardunbideak bereizten ditu. Oraingo honetan, deialdian hiru kategoriatako jardunbideak jasotzen dira:

  • Desinstituzionalizazioa eta komunitateko bizitza: Pertsonei, behar dituzten laguntzekin, modu independentean bizitzen lagunduko dieten jardunbideak.
  • Gobernu ona eta lidergoa: Erakundeen erabakietan familien eta erabiltzaileen parte-hartzea sustatzen duten jardunbideak.
  • Teknologia: Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko teknologia erabiltzen duten jardunbideak.

Kategoria horiez gain, deialdia zabaldu egiten da Plena inclusiónen ingurunetik kanpoko eragileen esperientziak aintzatesteko: Ikerketa edo mundu akademikoa; Hirugarren Sektoreko beste erakunde batzuk; Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten nazioarteko erakundeak; Administrazio publikoak.

Interesa duten erakundeek 2025eko apirilaren 27ra arte aurkez ditzakete proposamenak. Ekimenik onenak azaroan aurkeztuko dira, Estatu mailako ‘Prácticas con impacto’ Topaketan.

Informazio gehiago: Plena Inclusión –Jardunbide Egokiak

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content