Skip links

Plena inclusiónek hasiera emango dio “Gracias por nada” kanpainari, bere marka finkatzeko

Irailaren 12an hasi zen “Eskerrik asko ezerengatik” komunikazio kanpaina.

Kanpaina hori, gizarteak Plena inclusión ezagutzeko sortu da.

Kanpainak kamera ezkutuko hiru bideo ditu.

Kanpainan eskerrak ematen dizkiegu hainbat pertsonari
beraien portaerarengatik, “ezer” ez egiteagatik.

“Ezer” egiteak, ez dutela baztertzen, ez direla era desberdinean
aritzen, adimen urritasuna duten pertsonen aurrean
aurreiritzirik ez dutela… esan nahi du.

Datorren urriaren 2an urtebete beteko da gure Elkarte Mugimenduak marka aldatu zuenetik. Urteurren hori ospatuz, eta gizartean nortasun berria finkatzeko xedez, irailaren 12an hasiera eman zaio Mi Querido Watson agentziak asmatu duen “Eskerrik asko ezerengatik” komunikazio kanpainari.

Kanpaina honen mezuaren bidez, “Gracias por nada”, eskerrak eman nahi zaizkie “itxuraz ezer” egiten ez duten, baina urritasunaren aurrean dituzten jarreren eta porteraren bitartez gizartean aldaketa eragiten ari diren, herritarrei. “Itxuraz” ez dute adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen inklusioaren alde “ezer” egiten, baina, egia esan, asko egiten dute: ez dituzte baztertzen, ez dute aurreiritzirik, ez dute gaizki begiratzen, ez dira era desberdinean aritzen…

GRACIAS POR NADA

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content