Skip links

Plena inclusióneko Presidenteak eta Zuzendariak Euskadi bisitatu dute

Plena inclusióneko presidenteak eta zuzendariak FEVASeko bilera

batean hartu dute parte.

Euskal elkarteen presidenteek eta zuzendariek ere hartu dute parte.

Plena inclusióneko presidenteak esan zuen presentzia handiagoa

izan behar dugula gizartean,

eta protagonismoa eman behar zaiela adimen urritasuna duten pertsonei.

 

Plena inclusióneko zuzendariak esan zuen adimen urritasuna

duten pertsonen erabateko hiritartasunaren alde egin behar dela lan.

FEVASeko zuzendariaren iritziz, bilera horiei esker elkartuago gaude eta indartsuagoak gara.

Santiago Lópezek eta Enrique Galvánek, Plena inclusióneko presidenteaketa zuzendariak,hurrenez hurren, lan jardunaldi bateanhartu zuten parte atzo, asteazkenean, maiatzaren 17an, FEVAS Plena inclusión Euskadirekin. Jardunaldian federatutako erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte.

Plena inclusióneko presidenteak balioan jarri zituen euskal erakundeen lorpenak, duten bazkide kopuruarengatik eta zerbitzu sarearen kalitatearengatik. Azpimarratu zuenez, familiak dira oraindik ere, elkarte mugimenduaren DNA, eta une hauetan, nortasun zeinu hori galdu barik, gizartera zabaltzeko etaadimen urritasuna duten pertsonei protagonismo handiagoa emateko erronkei egin behar diegu aurre. Halaber, gure elkarte egiturak erantzun behar dituen beste erronka batzuk ere aipatu zituen, adimen urritasuna duten pertsonen zahartzea, teknologia, biztanleriaren aniztasuna, enplegua eta zerbitzuen eraldaketa, besteak beste.

Galvánek, bere aldetik, erakundearen 9 helburuak azaldu zituen, adimen urritasuna duten pertsonen erabateko hiritartasunaren, familian zentratutako laguntza politiken sustapenaren eta gure xedearekin eta balioekin bat etorriko den esparru juridiko berriaren errebindikazioaren aldeko apustu erradikala azpimarratuz.

Esku-hartze horien ondoren, proiektu komunaren beste alderdi batzuen eta Plena inclusión barruan dauden erakundeek aurrera eraman beharreko estrategien inguruko solasaldia sortu zen.

Valeria García-Landarte Euskal Federazioaren zuzendariak modu positiboan baloratzen ditu topaketa horiek, elkarte mugimendua bateratzen eta gizartean duen lekua indartzen laguntzen baitute.

Artículos relacionados

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content