Skip links

Euskotrenen irisgarritasun-txostenaren ondorioen aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburuak
eta Euskotreneko zuzendariak
trenen eta tranbien irisgarritasunari buruzko txostena
aurkeztu dute.
Txosten hori egiteko,
desgaitasunaren inguruko elkarteei entzun diete.

Bileretako batean,
FEVASek, Aspace Bizkaiak, Apnabi-Autismo Bizkaiak eta Gorabidek
adimen-desgaitasuna,
autismoaren espektroko nahasmenduak
eta garuneko paralisia duten pertsonek
garraioan dituzten zailtasunak
azaldu zituzten.
Hobetzeko ideia batzuk ere eman zituzten.

Txostenak irisgarritasuna hobetzeko
44 proposamen jasotzen ditu.
Adibidez:
• Webgunea egokitzea.
• Euskotreneko langileak prestatzea.
• Piktograma handiagoak jartzea.
• Txartelak erosteko makinak
desgaitasuna duten pertsonen beharretara egokitzea.

FEVASentzat oso garrantzitsua da
Euskotrenekin elkarlanean aritzea.
Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea sustatzen du
eta haien eskubideetan
aurrera egiteko balio du.

Informazio gehiago

 

Sozietate publikoak egin duen dokumentua hainbat erakunderekin (FEVAS, Aspace Bizkaia, Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gorabide, besteak beste) izandako elkarrizketan gauzatu den prozesuaren emaitza da.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburuak eta Javier Seoane Euskotreneko zuzendari nagusiak txosten horretan jasotzen diren 44 hobekuntza-proposamenak partekatu dituzte asteazken honetan FEVASekin eta desgaitasunaren inguruko beste erakunde batzuekin. Neurri horien artean daude, besteak beste, webgunearen egokitzapena, Euskotreneko plantillari prestakuntza espezifikoak ematea, egungo piktogramen ordez tamaina handiagoko beste batzuk jartzea eta saltzeko makina berriak instalatzea edo lehendik daudenak desgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanetara egokitzea.

Txosten hori egiteko, Euskotrenek lankidetza estua izan zuen desgaitasunaren inguruko erakundeekin, gure elkarte-mugimenduarekin, besteak beste. Bertan, diagnostikoa, adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko arazoak eta garun-paralisia duten pertsonek egunero dituzten zailtasunak eta hobetu beharreko arloak partekatu genituen.

FEVASen iritziz, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak barne hartzen dituzten lankidetza-prozesu horiek funtsezkoak dira kolektiboari ikusgaitasuna emateko, haien parte-hartzea sustatzeko eta haien eskubideetan aurrera egiteko.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content