Skip links

Plena inclusiónen txosten batek gabeziak erakusten ditu adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasun mentalaren arretan

Plena inclusiónen txostenak
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen
osasun mentalaren arretaren Espainiako egoera aztertu du.
Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 100 pertsonatik 41ek
osasun mentaleko nahasmendua dute.

Txostenak dio gauza batzuk hobetu behar direla.
Adibidez:

• Adimen-desgaitasuna duten eta osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsonei buruzko datu eta informazio gehiago izan behar da.
• Pertsona horiei arreta integrala eman behar zaie.
• Osasun mentaleko sareko profesionalak prestatu behar dira,
pertsona horiek hobeto artatu ditzaten.

Txosten horrek administrazioetako eta gizarte-sektoreko
arduradun politiko eta teknikoentzat baliagarria izan daitekeen
informazio asko ematen du.
Arreta egokiagoa izan dadin erabakiak hartzera
eta ekintzak sustatzera bidera ditzake.

Plena inclusiónek inplikazio handiagoa eskatzen dio administrazio publikoari.

Lankidetza beharrezkoa da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eskubidean aurrera egiteko.

Plena inclusión Españak Con Buenos Apoyos. Situación de la atención a la salud mental de las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo en España” txostena aurkeztu du. Dosier horrek nabarmentzen du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen % 41ak nahasmendu psikiatrikoak edo jokabide kezkagarriak dituztela, eta gutxienez % 10ak oso laguntza premia konplexuak dituztela.

Hobetu beharreko alderdien artean, kolektibo horri buruzko informazio espezifikoa biltzen duten datu-baseak, txostenak eta memoriak izateko beharra aipatzen du dokumentuak. Era berean, nabarmenten du garrantzitsua dela arreta sistema integratuak garatzea eta osasun mentaleko sareko profesionalentzako prestakuntza programak sustatzea, biztanleria horri arreta emateko.

Txostenaren helburua administrazioetako eta gizarte-sektoreko arduradun politiko eta teknikoentzat oinarri izatea da, estrategiak artikulatzen aurrera egiteko elementu zehatzak izan ditzaten, ikuspegi integraletik eta pertsonengan zentratuta. Helburua da asistentziaren jarraitutasunaren printzipioa bermatzea eta osasun mentalarekin eta portaerarekin erlazionatutako zailtasunak dituzten adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen beharretara egokitutako laguntzak, espezializatuak izan ala ez, eraginkortasunez ematen direla ziurtatzea.

Planteamendu horrekin bat etorriz, Plena inclusiónek inplikazioa eskatzen dio administrazio publikoari; haren lankidetza ezinbestekoa da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eskubidean aurrera egiteko.

Informazio gehiago: https://www.plenainclusion.org/publicaciones/buscador/con-buenos-apoyos-informe-completo-situacion-de-la-atencion-a-la-salud-mental-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual-y-del-desarrollo-en-espana/

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content