Skip links

FEVASek Euskadiko Lehentasunezko Osasun Txartelaren onarpena txalotu du

FEVASek positibotzat jo du
Eusko Legebiltzarrak
Lehentasunezko Osasun Txartela onartu izana.
Txartel hori FEVASek duela gutxi
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean
aurkeztu zuen aldarrikapen bat da.

Txartel horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonei egiten die mesede,
haien beharretara hobeto egokitutako arreta jaso dezaketelako.
Adibidez, erraztu egiten du pertsona horiek lagunduta joatea,
itxaronaldi laburragoa izatea
eta osasun-arloko profesionalekin komunikazio egokiagoa izatea.
Onarpen horrekin, Legebiltzarrak adierazten du
garrantzitsua dela osasun-sistema
pertsonen beharretara egokitzea.

FEVASek urte asko daramatza adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonen eskubideen alde borrokan,
eta pauso horrek lanean jarraitzera bultzatzen gaitu.
Neurri honek osasunerako eskubidean aurrera egiteko
eta pertsona guztientzako gizarte inklusiboagoa egiteko balio du.

 

 

 

 

FEVASek positibotzat jotzen du Eusko Legebiltzarrak Lehentasunezko Osasun Txartela aho batez onartu izana, duela gutxi gure erakundeak ganbera legegile horretako Osasun Batzordean aurkeztu duen aldarrikapena. Neurri hori aurrerapausoa da adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasunerako sarbidean; izan ere, osasun-arreta eskuragarriagoa eta egokituagoa izatea ahalbidetuko du, laguntza emanez, itxaronaldiak murriztuz eta komunikazioa hobetuz.

Kredentzial hori onartzeak indartu egiten du adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garuneko paralisia dituzten pertsonen eskubideetan aurrera egiteko FEVASek urteetan egin duen lana. Pauso horrekin, osasun-sistemak onartzen du garrantzitsua dela bere zerbitzuak pertsona horien behar espezifikoetara egokitzea, osasunerako sarbide bidezkoagoa bermatuz.

FEVASen iritziz, horrelako neurriek gizarteko esparru guztietan gizarteratzea eta irisgarritasuna sustatzen laguntzen dute, eta, horrela, pertsona guztientzako ingurune bidezkoagoa eta errespetuzkoagoa lortzen laguntzen dute.

Informazio gehiago

 

 

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content